Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Euskal Herriko -> Euskal
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
21. lerroa:
 
== Gerrari buruzko jarrerak ==
Ipar Euskal Herria, oro har, ez zen azaldu [[Antzinako Erregimena]]ren amaieraren aurka, baina desadostasuna zegoen antolaketa politiko eta administratibo berriarekin.<ref name=":1" /> Dena den, gerra piztu orduko, Iraultzaren aldeko herri-mugimendua sortu zen [[Garazi]] eta [[Baigorri]] aldean, muga babestea helburu zuena; izan ere, [[Arnegi]]-[[Aldude]]-[[Orreaga]] arteko muga finkatu berria zen, [[1785]]eko Elizondoko itunaren bitartez,<ref>{{erreferentzia| izena= Joan|abizena= Capdevilla i Subirana |url=http://www.ub.edu/gehc/pdf/Deslinde.pdf | izenburua =Historia del deslinde de la frontera hispano-francesa |sartze-data=2018-11-25 |argitaletxea= Instituto Geográfico Nacional, Ministerio de Fomento, Gobierno de España, ub.edu}}</ref> eta jendea beldur zen “espainiarrek” (hots, [[baztan]]darrek eta [[erroibar]]tarrek) berenganatuko zituztela bertako oihan eta bazkalekuak. Horrenbestez, herritarrak [[Euskal Herriko Ehiztariak]] izeneko [[infanteria]] konpainietan antolatu ziren. Kapitainetako bat [[Jean Isidore Harizpe]] baigorriarra zen, gerra honen ondoren ere karrera militar arrakastatsua izan zuena.<ref name="manex">{{erreferentzia| izena= Manex|abizena= Goienetxe |url=https://www.jakin.eus/show/5ece003a69cf25d9df3c40cc6481137b71c7937b | izenburua =Frantziako iraultza eta Euskal Herria, kronologiaren harian |sartze-data=2018-11-9 |argitaletxea= Jakin 51, 1989ko martxoa-apirila, 55-67. orrialdeak, jakin.eus}}</ref> [[Aldude|Aldudarrak]], berriz, aspalditik zeuden etsaiturik baigorriarrekin, Aldude mendiko bazkalekuak zirela-eta. Hortaz, gogo onez hartu zuten 1793ko espainiar okupazioa, eta herria Espainiako Koroari anexionatzeko eskatu zuten.<ref name="amis">{{erreferentzia| izena= Albert|abizena= Chabagno |url=http://www.amisvieillenavarre.fr/wp-content/uploads/2015/12/Les-Aldudes-ou-Pays-Quint.pdf | izenburua =Les Aldudes ou Pays-Quint en Basse-Navarre |sartze-data=2018-11-25 |argitaletxea= amisvieillenavarre.fr}}</ref><ref name="hedatuz"></ref> [[Lapurdi]]n, muga ondoko herrietan batez ere, ez zuten berotasunik agertu gerraren alde; horren ondorioz, aristokraten eraginpean eta Iraultzaren aurka egotea egotzi zitzaien, eta errepresio gogorra jasan zuten.<ref name=":1" />
 
Nafarroa Garaian jarrera kontrajarriak izan ziren. Mendialdean eta Iruñean frantsesen aldeko giza talde sendoak zeuden;<ref group="oh">[[Manuel Godoy]] eta [[Francisco Zamora]] erregearen Nafarroako komisarioaren arteko ezkutuko gutun elkartrukeak (1795ko martxoa-1795ko urria) eta Monceyren gutunek hori uzten dute agerian. Godoyk espainiar armadaburuen jokaerari egozten zizkien, neurri handi batean, porrot militarrak; Francisco Zamorak, berriz, zuzenean hego euskal herritarrei ("vasco-navarros") egozten zien errua, frantsesekin bat egitea leporatuz; adibidez, Iruñeko ordezkari bakar bat aipatzen du hiribildu horretan espainiar erregearen zalea: Barreda delako bat. [[Canovas del Castillo]]k, hamarkada batzuk geroago, kasua aztertzean, bat egin zuen Zamoraren ikuspegiarekin; ikus Rodriguez Garraza, Rodrigo. 1990. 115-118. or.</ref> hegoaldea, berriz, espainiazalea zen. Izan ere, [[Erribera]]ko lurjabe handiek aduanak desagertzea nahi zuten, ardoa, garia edota olioa Espainia aldera trabarik gabe esportatu ahal izateko. Eta, horrezaz gainera, Hego Euskal Herriko lau probintziak konfederatzearen aldeko iritzia ere zabaldurik zegoen. Gerra hasi zenean, agintari monarkiazaleak gizartea akuilatzen saiatu ziren frantsesen aurka altxa zedin; erlijioaren defentsaren ideia ere erabili zuten horretarako. [[Nafarroako Diputazioa]]k boluntarioz osatutako bi batailoi eratu zituen, baina diruz saritu behar izan zituen gazteak izena eman zezaten. Errekrutatze horren aurka agertu zen erabat [[Iruñeko Udal]]a. Mendialdeko herriek ere eratu zituzten miliziak.<ref name="rodr"></ref> Foruetan oinarriturik, nafar gudariek ez zuten onartzen espainiar armadaburuen agindurik, eta uko egiten zioten Frantziako muga zeharkatzeari.<ref name="gen"></ref> Deserzioak ere ohikoak izan ziren, nafar instituzioen onarpenarekin. 1795eko uztailean, frantsesek Iruñea inguraturik zutela, [[Nafarroako Gorte]]ek ''[[appellitum]]'' (berehalako defentsarako deia) deitu zuen, baina hilaren 22an Basileako Bakea sinatu zen.<ref name="rodr"></ref>
31. lerroa:
 
== Indarrak ==
Gerra hasi zelarik, 9.000 soldadu zituen Mendebaldeko Pirinioetako frantziar armadak, [[infanteria]]ko 14 batailoi eta erdi, infanteria arineko batailoi bat, 18 konpainia aske, eta [[artilleria]]ko 15 konpainiatan antolaturik.<ref name="francemil"></ref> Ipar Euskal Herriko konpainia askerik garrantzitsuenak [[Euskal Herriko Ehiztariak]] izan ziren, 1793ko udaberrirako 10 baitziren, horietako zortzi [[Nafarroa Behere]]ko mugaldean hedatuak. Boluntarioz osaturik zeuden, eta hasieran muga zaintzea zuten eginbeharra.<ref name="hedatuz">{{erreferentzia| izena= Jean|abizena= Etcheverry-Ainchart |url=http://hedatuz.euskomedia.org/3206/1/08207216.pdf | izenburua =La Vallée de Baïgorri sous la Révolution |sartze-data=2018-11-10 |argitaletxea= Eusko Ikaskuntzaren VIII. Kongresua (8. 1954. Baiona, Uztaritze), Donostia, Eusko Ikaskuntza, 2003, 207-216. orrialdeak, ISBN: 84-8419-932-0, hedatuz.euskomedia.org}}</ref><ref name="manex">{{erreferentzia| izena= Manex|abizena= Goienetxe |url=https://www.jakin.eus/show/5ece003a69cf25d9df3c40cc6481137b71c7937b | izenburua =Frantziako iraultza eta Euskal Herria, kronologiaren harian |sartze-data=2018-11-9 |argitaletxea= Jakin 51, 1989ko martxoa-apirila, 55-67. orrialdeak, jakin.eus}}</ref> Ondoko hilabeteetan frantziar soldaduen kopurua emendatuz joan zen, Konbentzioak errekrutatze masiboa ({{lang-fr|Levée en masse}}) agindu baitzuen 1793ko abuztuan; horri esker, 1794an 60.000 gudari zituen Mendebaldeko Pirinioetako armadak.<ref name="balparda">{{erreferentzia| izena= Gregorio|abizena= Balparda |url=http://hedatuz.euskomedia.org/746/1/01715734.pdf | izenburua =Bosquejo histórico |sartze-data=2018-11-26 |argitaletxea= hedatuz.euskomedia.org}}</ref> Buruzagitzan aldaketa franko izan zen; [[Joseph Servan|Servan]] (1793ko maiatza-uztaila), [[Jacques Léonard Muller|Muller]] (1793ko urria-1794ko abuztua) eta [[Bon-Adrien Jeannot de Moncey|Moncey]] (1794ko iraila-1795eko urria) jeneralek iraun zuten gehien karguan.
 
 
57. lerroa:
1793an gatazkak ez zuen norabide jakinik izan. Gerra hasieran zuten nagusitasun militarraz baliaturik, espainiarrek hartu zuten iniziatiba, eta [[Hendaia]] eta [[Sara]]n zeuden frantziar tropei eraso egin zieten apirilaren amaieran. Apirilaren 23an, bortizki kanoikatu zuten Hendaiako gotorlekua [[Hondarribia]]tik eta inguruko muinoetatik, eta erabat suntsitu zuten denbora gutxiren buruan.<ref name="hendaia">{{erreferentzia| izena= Pedro |abizena= Sanchez | izena2= P. L.|abizena2= Thillaud |url=https://www.oroitza-histoire-d-hendaye.fr/Hendaye1813.eB.htm#Hendaye_1813.eB | izenburua =Hendaye, 1813…mais aussi 1793: Le temps de tous les malheurs |sartze-data=2018-12-6 |argitaletxea= oroitza-histoire-d-hendaye.fr}}</ref> Zazpi egun geroago Sararantz jo zuten, [[Bera]] eta [[Lesaka]]tik abiaturik; espainiar infanteria eta zalditeriaren aurrerabidea geldiarazi ezinik, frantziar soldaduek bertan behera utzi zuten bertako kanpamentua. Maiatzaren 31n, berriz, espainiar konpainia bat odol eta gar sartu zen Hendaian; herria deuseztaturik geratu zen. Erasoaldi horien ondoren, [[Bidarte]]n ezarri zuen Lapurdiko kanpamentu nagusia [[Joseph Servan]] jeneralak. Hurrengo hilabeteetan eraso eta kontraeraso ugari izan zen behe Bidasoan.<ref name="beaulac">{{erreferentzia| egilea= Beaulac |url=https://books.google.es/books?id=1MZNAAAAcAAJ&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false | izenburua =Mémoires sur la dernière guerre entre la France et l'Espagne dans les Pyrénées occidentales |sartze-data=2018-12-6 |argitaletxea= books.google.es}}</ref><ref name="hendaia"></ref>
 
Nafarroa Behereko mugari dagokionez, apirilaren amaieran espainiarren esku zeuden [[Baigorri-Ortzaize|Baigorri]] aldeko mendi lepo guztiak, Izpegitik [[Lindus]]eraino. Horiek horrela, frantziarrak ohartu ziren eremu osoa defendatzeko adinako indarrik ez zutela; beraz, maiatzaren 27an, [[Luzaide]] eta [[Aldude]]tik atera, eta atzerantz egin zuten [[Baigorri]] eta [[Garazi]]raino. Aldudarrek ongi hartu zuten espainiar okupazioa, eta haien ondoan borrokatu ziren ondoko hilabeteetan.<ref name="beaulac"></ref> Ventura Caroren ondorengo helburua [[Château-Pignongo gudua|Château-Pignon]] ([[Eiheralarre]]) izan zen; gotorleku estrategikoa zen, Garazi eta [[Orreaga]] arteko bidea zaintzen zuena. Frantziarren arreta desbideratzeko asmoz, [[Bankako kobre meategi eta burdinola|Bankako burdinola]] eta [[Arrolako Harria]] eraso zituzten espainiarrek ekainaren 3an; Arrolan, alabaina, suharki egin zieten aurre [[Jean Isidore Harizpe|Harizperen]] Euskal Herriko Ehiztariek. Hiru egun geroago, Caroren indarrek Château-Pignon hartzea lortu zuten, gerrako batailarik odoltsuenetako baten ondoren; hala ere, ez zioten onurarik atera garaipen horri, eta hilaren 18an gaztelutik erretiratu ziren.<ref name="hedatuz"></ref><ref name="beaulac"></ref>
 
Ekialderago, [[Zuberoa]] eta [[Erronkaribar]]ren arteko mugan, ekainaren amaieran hasi ziren liskarrak. Konbentzioaren soldaduak mugaren ondoan ikusi zituztelarik, [[Pedro Vicente Gambra]] alkate eta gerra-kapitainak ibarra mobilizatu zuen eta, nafar erregimentu baten laguntzarekin, [[Santa Grazi]]raino esetsi zituzten. Hurrengo asteetan erronkariar andre eta gizonak mugazain ibili ziren. Urriaren 7an, berriz ere saiatu ziren frantziarrak Erronkariko bortuak okupatzen. Erronkariarrek, Gambra buru zutela, Santa Graziraino egotzi zituzten, eta su eman zieten herri horretako 7 etxeri. Eraso eta kontraerasoetan etxe eta borda gehiago suntsituak izan zirenez gero, Santa Grazi eta Erronkariko ordezkariek bakea sinatzea erabaki zuten, bi udalerrien arteko mugak errespetatuz, beti ere.<ref name="erronkari">{{erreferentzia| izena= Bernardo| abizena= Estornés Lasa |url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/valle-de-roncal-erronkari-historia/ar-129543-110481/ | izenburua =Valle de Roncal - Erronkari (Historia) |sartze-data=2018-12-9 |argitaletxea= Auñamendi Entziklopedia (on line), 2018, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus}}</ref>
92. lerroa:
File:AduC_055_Servan_(J._de_Gerbey,_1741-1808).JPG|[[Joseph Servan]], Mendebaldeko Pirinioetako Armadako lehen buruzagia
File:Dominique Garat Aîné (1735-1799).jpg|[[Dominique Garat Hiriarte|Dominique Garate "Zaharra"]], Lapurdiren defendatzailea
File:Général_Jean_Isidore_Harispe.png|[[Jean Isidore Harizpe]], [[Euskal Herriko Ehiztariak]] gidatu zituen
File:General_Jose_de_Urrutia_(1739-1803)_por_Goya.jpg|[[File:General_Jose_de_Urrutia_(1739-1803)_por_Goya.jpg|[[José de Urrutia y de las Casas|Jose Urrutia]] bizkaitarra, Erronkaribarren borrokatu zen frantsesen kontra
File:Retrato del capitán general Ventura Caro y Maza de Linaza (Vicente López).jpg|[[Ventura Caro]], espainiar tropen buruzagietako bat