Bateragune auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
58. lerroa:
 
'''2014-10-12'''. 'Bateragune auzian' zigortutakoak aske uzteko eskatu zuten [[Elgoibar]]ren eginiko manifestazioan. [[Euskal Herria Bildu|EH Bildu]], [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]], [[PSE-EE|PSE]] eta [[Nafarroako Alderdi Sozialista|PSNko]] kideek parte hartu zuten martxan<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1913/010/001/2014-10-12/bosten_faltan_jendetza.htm «Bosten faltan, jendetza»], ''Berria'', 2014-10-12</ref>.
 
== Epaiketa ez zen inpartziala izan ==
2018ko azaroan, Europako Giza Eskubideen Itunaren 6.1 artikulua urratu zela ebatzi zuen [[Estrasburgoko auzitegia]]k. Alegia, bidezko prozesu baterako eskubidea ez zela errespetatu. Hala zioen artikulu horrek hasierako zatian: «Pertsona orok du eskubidea bere kausa entzuna izateko modu bidezko eta publikoan, arrazoizko epe batean, auzitegi independente eta inpartzial baten aurrean».
 
Magistratuek azpimarratu zuten inpartzialtasunak "aurreiritzirik eza" izan behar zuela oinarrian. Zazpi epailek osatu zuten epaimahaia; tartean, Maria Elosegi epaile donostiarrak.
 
Bateragune auziko zigortuek salatu zuten Espainiako Justiziak inpartzialtasun irizpidea eta haien errugabetasun printzipioa urratu zituela. Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaileak Otegiri 2010ean -beste epaiketa batean- eginiko galderetan dago Murilloren inpartzialtasunari buruzko zalantzaren funtsa:
 
- "Zuk irmo gaitzesten al duzu ETAren indarkeria?", Angela Murillo epaimahaiburuak Arnaldo Otegi auzipetuari.
 
—"Ez dut erantzungo".
 
—"Ez didazu erantzungo, ezta? Oso ondo. Banekien. Eseri zaitezke".
 
2010eko urtarrilaren 27an gertatu zen hori, Espainiako Auzitegi Nazionalean. [[Jose Mari Sagardui]] "Gatza" euskal presoaren omenaldian "terrorismoa goratzea" egotzita epaitu zituzten Otegi eta beste bi lagun, eta aurreneko saioan gertatu zen. Defentsak gero argudiatu zuen Murillok Otegirekiko aurreiritziak izan zituela eta, ondorioz, auzipetuaren eskubideak urratu zirela, epailearen inpartzialtasunik ezagatik. Auzitegi Gorenak, 2011ko otsailean defentsari arrazoi eman, eta zigor epaia baliogabetu egin zuen. Murillo baztertu, eta berriro egin zuten epaiketa, [[Javier Gomez Bermudez]] zela epaimahaiko presidente, eta absoluzioa jaso zuten auzipetuek.
 
2011ko ekainean eta uztailean Bateragune auziko epaiketan ere Murillo izan zen epaimahaiburu. Horretarako izendatu zutenean, 2010eko epaiketan oinarrituta defentsa saiatu zen Murillo izan ez zedin epaimahaiko presidentea, hura errefusatuta, baina ez zuen lortu.
 
Estrasburgoko auzitegiak, ordea, aintzat hartu zuen, batetik, Espainiako auzitegiek lehen epaiketa baliogabetu izana, aitortuta Murillo ez zela inpartziala izan; bestetik, magistratuek uste dute Murillok Otegi epaitutako bi aldietan, gaiek lotura zuzena zutela -ETArekiko jarrera-, eta, beraz, ez zuela epaimahaian egon behar: "Epaimahaiburuak aurreiritziak adierazten zituen esapideak erabili izanak (...) argiki bateraezina egiten du bigarren prozedura kriminalean parte hartzearekin".
 
===Kalte-ordainik ez===
 
Epaileek ebazpenean jaso zutenez, Giza Eskubideen Hitzarmenaren 6.1 artikulua urratu izanak kalte-ordainak jasotzeko eskubidea eman ohi du. Auzipetu gehienek ez zutenez horrelakorik eskatu, ordea. Rafa Diezek 40.000 euroko ordaina eskatu zuen, baina epaileek uste dute ez zuela behar bezalako justifikaziorik eman. Hortaz, ez dute kalte-ordainik jaso.
 
Hala ere, Helen Keller epaileak boto partikularra eman du kalte-ordainen inguruan. Uste du Diezi kalte-ordaina pagatu beharko litzaiokeela.
 
Bateraguneko auzipetuak 2015ean jarri zuten helegitea Estrasburgon. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak partzialki onartu zuen tramitera Auzitegi Nazionaleko epailearen inpartzialtasunari buruzko helegitea, eta 2018an eman zuen ebazpena.
 
Otegik, Rodriguezek, Jacintok, Zabaletak eta Diezek osorik bete zuten Espainiak ezarritako espetxe zigorra. Otegi eta Diez, ordea, inhabilitazioa betetzen ari dira oraindik —2021eko urtarrilera eta 2019ko urtarrilera artekoa dituztek, hurrenez hurren—. Hain justu, inhabilitazio horrek galarazi zion Otegiri Eusko Legebiltzarreko [[2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|2016ko hauteskundeetara]] aurkeztu ahal izatea.
 
===Inhabilitazioa etengabe, oraingoz===
 
Europaren ebazpenak ez du esan nahi Otegiren eta Diezen inhabilitazioa eten egin denik. Otegiren kasuan defentsak babes helegitea aurkeztua du Auzitegi Konstituzionalean, tramitazioan da, eta ikusi beharko da Europaren erabakiak eraginik baduen Konstituzionalaren balorazioan. Bestetik, gaurko ebazpenarekin defentsari aukera bat ireki zaio Gorenean berraztertze helegite bat aurkezteko.
 
[[Jone Goirizelaia]] abokatuak nabarmendu zuen "pozik" daudela Europaren erabakiarekin, baina esan du sakonago aztertu nahi zutela sententzia, zer egin erabaki ahal izateko. "Epaiak dio bost auzipetuek ez zutela epaiketa inpartzial bat izan. Eta epaileak ez badira inpartzialak izaten, epaiak ere ez. Bostek azken eguneraino bete zuten kartzela zigorra, eta horrek ez du erreparaziorik"<ref>https://www.berria.eus/albisteak/158938/estrasburgok_ebatzi_du_bateragunekoek_ez_zutela_epaiketa_inpartzialik_izan.htm</ref>.
 
== Erreferentziak ==