Kaça Lemnadesekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Kaça Lemnadesekoa''' Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Poseidonen sagan du bere agerpen bakarra....»
(Ez dago alderik)

17:34, 9 ekaina 2017ko berrikusketa

Kaça Lemnadesekoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Poseidonen sagan du bere agerpen bakarra. Brontzezko zaldunak Poseidonen itsas general honek babesten duen Ozeano Antartikoko zutabera iristen dira. General honek bere aurkariaren pertsonarik maiteenaren itxura hartzeko ahalmena du, eta, honela, Seiya Pegasokoa, Hyôga Beltxargakoa eta ia-ia Shun Andromedakoa garaituz, Seika, Hyôgaren ama eta Ikkiren itxura hartuz hurrenez hurren. Ikki Fenixekoa iristen da orduan, eta honek bere Mamu Ukabil Kolpea erabiltzen du eta Kaçak bere burua ikusten du aurrean, erabat nahastuta geratuz. Ikkik behin eta berriz astintzen du Kaça ilusio horretatik irten ondoren. Hala ere, itsas generalak, Fenixeko zaldunaren gogoan Esmeralda ikusten du eta haren itxura hartzen du, Atenearen zaldunari sabel aldean labankada bat emanez, baina Ikki onik irtetzen da, eta, azkenean, Kaça garaitzea lortzen du. Bere hiru lagunak lurrean ikusita, hauen odolustea geratzen du eta zutabetik aldentzen da.