Patxi Goenaga: berrikuspenen arteko aldeak

euskaltzain eta ikertzaile
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

03:30, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Patxi Goenaga Mendizabal (Azpeitia, Gipuzkoa, 1948 -) gipuzkoar hizkuntzalari, irakasle eta euskaltzaina da.

Biografia

Filosofia eta Letretako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. EHUko Filologia Fakultateko dekanoa izan ondoren, gaur egun irakasle da Unibertsitate horretan bertan.

1995ean euskaltzain oso aukeratu zuten, eta Euskaltzaindiko hainbat lan-batzordetako partaide da, baita Akademiaren idazkari eta Arabako ordezkari ere.

Gramatikaren eta batez ere sintaxiaren arloak landu ditu. Bere lanik ezagunena Gramatika bideetan da.

Erreferentziak