Beotibar
- Artikulu hau Belauntzako toponimoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beotibar (argipena)».
Beotibar Gipuzkoako ekialdeko Belauntza herriko toki bat da, gaur egunean industrialde batek okupatua nagusiki, baina aipu historiko antzinakoak dituena, bertan izan zelako Beotibarko gudua XIV. mendean.
Beotibar | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Belauntza |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′35″N 2°02′33″W / 43.14318773°N 2.04243194°W |
Demografia |
Elduain errekaren ibarrean dago Beotibar, Belauntzako udalerriaren barruan. Errepidetik eta ibarretik joanda, Ibarra eta Berrobi herrien artean dago, Belauntzako herrigunea haranean gorago kokatua baita.