Belozipedoa XIX. mendean gizakiaren indarraz eta pedalei eraginez asmatu ziren bat, bi, hiru eta lau gurpileko ibilgailuen multzoa izendatzeko termino bat da, oro har egun gehien erabiltzen diren bizikletaren aurrekaritzat jotzen direnak.

Garaiko 'belozipedoak erakusten dituen XIX. mendeko irudi bat.

Terminoa Nicéphore Niépce frantsesak sortu zuen 1818an, bere Laufmaschine bertsioa deskribatzeko, Karl Drais alemaniarrak asmatu zuena 1817an. Hala ere, gaur egun, "Belozipedo" terminoa monozikloaren, bizikletaren, dizikloaren, trizikloaren eta 1817 eta 1880 artean garatutako kuatrizikloaren aitzindarientzat erabiltzen da.

Historia aldatu

Asto moduko batek osatua, bi gurpilekin edo hiru gurpilekin, eta bere gainean ibiltzen zenak pedalen bidez mugitzen zuena bizikletaren aitzindaritzat hartzen da. Karl Draisek, 1817ko ekainaren 12an, gizarteari laufmaschina, «makina ibiltari» alemanez, aurkezten dio, gaur egun draisiana bezala ezagutzen dena (bere asmatzailearen omenez). 1863an Pierre Lallement asmatzaileak Frantzian Draisen asmakuntza hobetzen du pedalak gehituz; bi gurpileko belozipedo honi, batzuetan, ingelesez boneshaker (hezurren astintzailea) deitzen zaio. Michauxen konpainia izan zen belozipedoa pilaka ekoizten lehena, 1867tik 1870era. Hala ere, Robert Hooke zientzialari ingelesa XVII. mendean belozipedoaren asmatzaile bezala aipatzen duten txostenak ditugu. Deskribatutako ibilgailua zaldirik gabe propultsatua zen (horseless carriage).

2017ko azaroan, Torrot euskal jatorriko konpainiak historiari keinu egin zion eta Velocípedo izena berreskuratu zuen hiri-mugikortasuneko segmentu berri baterako. Hiru gurpileko ibilgailu elektriko bat, interkonektatuta, 150 km-ko autonomiarekin, bi modalitaterekin eta pertsonalizagarria. bi lagunentzako modeloa, homologatua, kaskorik gabe segurtasun-uhalarekin zirkulatzeko, eta, kaskoa behar behar duen garraiorako modeloa. Cadizen (Espainia) dagoen konpainiaren lantegi berri batean egiten dute ibilgailu hori, eta haren webgunearen bidez saltzen dute.


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak aldatu

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: belozipedo .