Narses (bizantziar jenerala)

Narses (478-573), Persarmenian jaio zen. Esklabo eunukoa (persiar haremak zaintzeko zikiratua izan zen), Justiniano I.a enperadoreak erosi eta askatu zuen. Liberto honek, bere funtzio administratiboak eraginkortasun handiz bete zituen. Narses, noblea, ondratua, adimentsua, leiala eta maitatua zen (gorteko funtzionario guztiek estimatzen zuten). Narses (gerrako teorien ezagutzaile handia), Belisariorekin batera, Justiniano I.a bizantziar enperadorearen jeneral nagusienetako bat izan zen, Justinianoren gorteko Txanbelan Handia izateaz gain (inperioko bigarren zibilik boteretsuena).

Narses (bizantziar jenerala)

strategos

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 478
Herrialdea Bizantziar Inperioa
Talde etnikoaArmeniarra
HeriotzaErroma, 574 (95/96 urte)
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraBizantziar armada
Graduastrategos
Parte hartutako gatazkakGerra Gotikoa (535-554)
Battle of Taginae (en) Itzuli

Bere lehen aktuazio azpimarragarria, Nikako matxinada baretzeko bere laguntza izan zen, 532an, Konstantinoplan. Urdinen buruzagiak, hipodromoa uzteko konbentzitzeko gai izan zen, Berdeak, Belisario eta Mundoren tropen aurrean bakarrik utziz.

538an, Italiara joan zen, Belisariok hasitako konkista kanpaina sendotzeko. Hau, Konstantinoplara deitua izan zen, ostrogodoen matxinada baretzeko saiakeran huts egin ondoren, eta Narses bidalia izan zen, gerra luze batean garaitzea lortuko duena. Totilaren armada Taginako guduan edo Busa Gallorumekoan garaitua izan zen, Umbrian, 552an. 554an, ia 20 urte gerran eman ondoren, Justinianok, xedea betetzat jo zuen Italiako guneak berreskuratu ondoren, Ravena, Sizilia eta Erroma, alegia. Bere karguan aktibo mantendu zen ia hil zen arte, 95 urterekin.