Belforteko Lehoia
Belforteko Lehoia (frantsesez: Lion de Belfort) Frédéric Bartholdi eskultore frantziarrak eginiko eskultura erraldoia da. Alemaniako mugatik oso gertu dagoen Frantziako Belfort hirian dago. Monumentua 1870etatik 1871ra izan zen Frantzia-Prusia Gerraren oroimenez altxatu zen. Gerra horretan, Belfort hiriak erasoen aurrean erresistentzia handia erakutsi zuen.
Belforteko Lehoia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Frédéric Auguste Bartholdi |
Sorrera-urtea | 1879 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | hareharria |
Dimentsioak | 11 () × 22 () m |
Genero artistikoa | animal sculpture (en) eta arte publikoa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Borgoina-Franche-Comté |
Departamendua | Belfort Herrialdea |
Barruti | Belforteko barrutia |
Frantziako udalerri | Belfort |
Koordenatuak | 47°38′12″N 6°51′53″E / 47.6367°N 6.8647°E |
Historia
aldatuProiektua 1872an hasi zen, 1879an bukatzeko. Belfort hiriaren eta Bartholdi eskultorearen arteko harremanak txarrak ziren eta, ondorioz, monumentua ofizialki ez zen inauguratu. Hala ere, eskultoreak biztanleen laguntza jaso zuen ekintza antolatu zuen inaugurazio moduan.[1] Harreman tar horien ondorioz ere, monumentuari argia emateko proiektua Bartholdik berak bere poltsikotik ordaindu zuen.
1930an, eskulturak Frantziako monumentu historikoaren izendapena jaso zuen.
Deskribapena
aldatuEskultura 22 metroko luzera du eta 11ko garaiera altura.[1] Egiteko garaian eskultoreak Jean-Baptiste Pezon hezle frantsesaren Brutus lehoia erabili zuen modelo gisa. Egiteko gres arrosaren blokeak erabili ziren; blokeak Pérousetik eraman zituzten eta Belforteko gotorlekuaren aurrean artistak zizelatu zituen, ondoren monumentua muntatzeko.
Erreplikak
aldatuMunduan badira lehoi honen erreplikak baina tamaina txikiagotan: bat Parisen dago, Denfert-Rochereau plazan, bestea Montrealen, Square Dorchesterren.
Iruditegia
aldatu-
Lehoia aurretik ikusita.
-
Ikuspegi orokorra.
-
Parisko Lehoia, Denfert-Rochereau plazan.
-
Montrealgo erreplika.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Informazio turistikoa.