Belceblues
Belceblues Bergaran 2005. urtean sortutako Blues/Rythm & Blues musika taldea da.
Belceblues | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bergara (Gipuzkoa) |
Musika mota | Rythm & Blues |
Urteak | 2005 - 2016 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gaztelupeko Hotsak |
Taldekideak | |
Asier Elorza Ibon Larrañaga Oihan Vega |
Historia
aldatuMusika talde eta estilo ezberdinak garatu izan ondoren, Ibon eta Asier bergararrak, 2.005. urtean sortutako taldea da.
Urte bereko uztailean eman zuten lehenengo kontzertua.
Bluesa oinarritzat hartuta, soinu indartsuagoak eta ahotsak lantzen dituen taldea da. Esan daiteke musika beltza eta zuriaren ezaugarriak nahasten dituztela. Zuzenekoetan, ingelesez abestutako kantu propioak eta blues estandarren bertsioak taularatzen dituzte: Steve Ray Vaughan, Jimmy Hendrix, Jeff Healey… 2006. urtean Danbakan, Debagoienako musika lehiaketan, parte hartu zuten, finalera heltzea lortuz. 2008an beren diska bakarra plazaratu zuten, "Infer".
Diskografia
aldatu- Infer (2008, Gaztelupeko Hotsak)