Ireki menu nagusia

Oihan Vega Mas (Bergara, Gipuzkoa, 1981)[1] aurkezlea, irrati esataria eta musikaria da. Gaur egun, Gaztean aritzen da, eta Belceblues taldeko bateria da.

Oihan Vega
Bizitza
Jaiotza Bergara1981  (37/38 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak telebista aurkezlea, irrati-esataria, Disk Jockeya eta showmana Itzuli
Genero artistikoa musika elektronikoa
www.oihanvega.com/

Oihan Vega telebistako aurkezle eta irratiko esatari ezaguna Euskal Herriko DJ nagusietakoa da, 180 herritatik baino gehiagotatik igaro baita, bere Diskofesta ospetsuarekin, ETB eta GAZTEAk sustatua, eta diskoteka garrantzitsuetan ere izan da, hala nola Itzela eta Txitxarro diskoteketan.

Horrez gain, aktore lanetan ere aritu da ETBko "Kerman Mintzalagun bila" saioan, "Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz?" bakarrizketa idatzi, zuzendu eta aurkeztu du eta telebistako hainbat saio aurkeztu ditu, besteak beste, "Arratsaldero", "Kantuan", "Ai ama" eta abar...

BizitzaAldatu

Oihan Vega Bergaran (Gipuzkoa) jaio zen, eta oso gaztetatik ekin zion musika ikasketei, bere prestakuntza akademikoa Bilboko Joan Krisostomo Arriagan amaitu zuen perkusionista, piano jotzaile eta konpositore arloetan.

Geroago, Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentzia eskuratu zen, bai eta Publizitate eta Harreman Publikoetakoa ere. Oraindik gaztea izanagatik, hainbat alorretan landutako curriculum zabala du dagoeneko.

IbilbideaAldatu

Telebista
  • Goiena Telebista 2000-2003
  • Euskal Telebista 2003-2011
    • Teleberri Kirolak
    • Gaur Egun
    • Kirolez Kirol
    • Gazteaklip
    • Bigira
    • Kerman mintzalagun bila
    • Arratsaldero (klik hemen)
    • "Ai ama"
    • "Kantuan"
Irratia
  • Arrasate Irratia: 2005
  • Gaztea : 2007-gaur egun
Musika
  • Wonder Brass 1995-1998
  • Aitzol Mujika (egile abeslaria): 1998-2000
  • Doppler: 2001-2004
  • Belceblues: 2005-2011. Diskoak:
    • Infer 2008
    • Diabulus in Musika 2011
    • "Road to Memphis" 2013
  • "Olentzero & Co!" Musikala
  • May-Bi: 2011. Diskoak:
    • May-Bi 2011
  • DJ: 2007- gaur egun
  • "Peter Pan" musikala (kolaborazioa) 2014

KonposizioakAldatu

  • Eskola Txikiak bizirik kantu ofiziala, 2001
  • Errota ipuin musikala, 2002
  • Long Play filmeko soinu banda, 2004
  • Angiozarko San Migel ereserki ofiziala, 2007
  • Kilometroak 2007 kantu ofiziala (Belceblues taldearekin), 2007
  • Olentzero & Co! musikala, 2010
  • "Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz?" bakarrizketa 2014

ErreferentziakAldatu

  1.   Fernández, Josu (2012), «Erraietatik ateratako sentimenduak adieraztean, gaztelaniaz hasten gara», Berria, . Noiz kontsultatua: 2016-4-21 .

Kanpo loturakAldatu