La Moraleja Espainiako Madrilgo Erkidegoan dagoen Alcobendas udalerriko luxuzko urbanizazio bat da. Madril hiriburutik oso hurbil dago, Madrilgo metropoli eremuaren iparraldean. Madrildik iparralderantz eta Burgos alderako norantzan atera, eta A-1E-5 autobidearen 12 irteeran.

La Moraleja
Urbanizazio (hirigintza)a
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaAlcobendas
Posta kodea28108–28109
Geografia
Koordenatuak40°30′54″N 3°38′31″W / 40.515°N 3.6419°W / 40.515; -3.6419
Map
Demografia

Herrialde osoan ospea duen eremua da, Espainiako pertsona ospetsu eta aberatsen edota oihartzun mediatikoa dutenen bizilekua delako ala izan delako: tartean, Rocío Jurado, Isabel Pantoja, José Antonio Camacho, José María García, Lola Flores, Ana Obregón, David Beckham, Gonzalo Higuaín, Marcos Pérez Jiménez, José María García, Juan Luis Cebrian eta Eduardo Vioque, bai eta beste hainbat jende ospetsu, enpresaburu boteretsu, artista, arkitekto, kirolari eta futbolarien bizilekua ere.

Guzti honengatik, segurtasun neurri handiak dituen eremua da, kale guztiak segurtasun kamerez josiak daude, sartu eta irteten diren ibilgailu guztien matrikulak grabatzeko eta lapurretak ekiditeko, bai eta berezko 24 orduko segurtasun pribatuko zaintzaile zerbitzua ere.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu