Belémgo dorrea

dorre gotortua, Portugalgo Lisboa hiriburuko Belém auzoan kokatua
Belém dorrea» orritik birbideratua)

Belémgo dorrea edo San Bizenteren dorrea (portugesez: Torre de Belém edo Torre de São Vicente) Portugalgo Lisboa hiriburuko Belém auzoan dagoen dorre bat da. Tajo ibaiaren iparraldeko ertzean dago, Belem auzoan.

Belémgo dorrea
Torre de Belém
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Monastery of the Hieronymites and Tower of Belém in Lisbon
Belem Tower - April 2019 (2).jpg
Torre de Belém por Rodrigo Tetsuo Argenton (2).jpg
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
Freguesia of PortugalBelém (en) Itzuli
Ur-masa Ozeano Atlantikoa eta Tajo
Koordenatuak 38° 41′ 29″ N, 9° 12′ 57″ W / 38.6914°N,9.2158°W / 38.6914; -9.2158Koordenatuak: 38° 41′ 29″ N, 9° 12′ 57″ W / 38.6914°N,9.2158°W / 38.6914; -9.2158
Historia eta erabilera
Irekiera1515
Erabilera itsasargia
Arkitektura
Arkitektoa Francisco de Arruda (en) Itzuli
Estiloa Manueldar estiloa
Dimentsioak 35 (altuera) m
Azalera 0,09 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 263bis-002
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

HistoriaAldatu

Manuel I.a Portugalgoaren erregealdian eraiki zen. 1514an hasi ziren lanak, Francisco de Arruda arkitekto zela, baina Jeronimotarren monasterioa ondoan eraikitzen ari zen Diogo Boitaca arkitektoak bukatu zuen 1520an.

1983an UNESCO erakundeak gizateriaren ondare izendatu zuen.

EzaugarriakAldatu

Manueldar estiloan eraikia dago, berez Erdi Haroko dorretxea da baina eragin islamiar nabaria du. Portugalgo artilleriadun lehenengotako gotorleku bat izan zen.

Bi egiturak osatzen dute eraikina: dorreak berak eta azpiko gotorlekuak. Gotorlekuak behatoki itxiak ditu erpinetan, bakoitza laranja aleen itxurako kupulaz ornitua.

Dorreak ere apaindura bikaina du, harrian landutako sokak, galeria irekiak, mozarabe estiloko dorreak eta ezkutu itxura duten almenak ditu. Elementu naturalistak ere ugariak dira, tartean errinozero bat, urrutiko aurkikuntzak sinbolizatzen dituena. Barnealdea ordea gotikoa da, eta oso soila.

Dorreak bost solairu ditu:

  • Lehen solairua: Gobernadorearen Aretoa.
  • Bigarren solairua: Erregeen Aretoa.
  • Hirugarren solairua: Harrera gela.
  • Laugarren solairua: Kapera.
  • Bosgarren solairua: Terraza.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu