Dzungaria

Beijiang» orritik birbideratua)

Dzungaria[1] (mongolieraz: Зүүнгарын нутаг; txinera tradizionalez: 準噶爾; txinera sinplifikatuz: 准噶尔; pinyinez: Zhǔngá'ěr; uigurreraz: جوڭغار‎Junghariyä; errusieraz: Джунгарияtranslit.: Dzhungariya) edo Beijiang (txinera tradizionalez: 北疆; pinyinez: Běijiāng; hitzez hitz: «Iparraldeko Xinjiang») Txinako lurraldea eta ordoki zabala da, Tian Shan mendien eta Altai mendialdearen artean dagoena.

Dzungaria
Motaeskualde geografiko
Geografia
Map
Koordenatuak45°N 85°E / 45°N 85°E / 45; 85
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang

Mendebaldeko muturrean Dzungariako Atea (Chun-ka-erk-men) zabaltzen da, Erdialdeko Asiako mendi hesiak uzten duen sarrera bakarra, hain zuzen. Hango biztanleria mongoliarrek, turkiarrek eta txinatarrek osatzen dute, musulmanak batzuk eta budistak besteak.

Historia aldatu

XVII. mendean, dzungariar talde mongolek Dzungariako khanerria erreinu burujabea sortu zuten, baina txinatarrek suntsitu zuten 1759an.

Ekonomia aldatu

Ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza eta artzaintza dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak aldatu