Beaufort itsasoa
Beaufort itsasoa[1] (ingelesez: Beaufort Sea; frantsesez: Mer de Beaufort) Ozeano Artikoaren zati bat da, Ipar-mendebaldeko Lurralde, Yukon, eta Alaskaren iparraldean eta Kanadako Uharte Artikoen mendebaldean dagoena. 450.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Izena Sir Francis Beaufort britaniar hidrografotik datorkio.
Beaufort itsasoa | |
---|---|
![]() | |
Ozeanoa | Ozeano Artikoa |
Eskualdea | Alaska, Kanada |
Kontinentea | Ipar Amerika |
Koordenatuak | 72°N 137°W / 72°N 137°W72°N 137°W / 72°N 137°W |
Azalera | 450.000 kilometro koadro |
Sakonera | batez bestekoa: 124 metro handiena: 4.683 metro |
Itsaso honetan du ahoa Mackenzie ibaiak. Lurralde birjina honek ia urte osoa ematen du izoztua. Kostaldean dauden petrolio ustiapenak direla eta, Kanadak eta Estatu Batuek zenbait auzi izan dituzte.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Izotza Beaufort itsasoan, earthobservatory.nasa.gov