Bat (jainkosa)
Bat zeruko jainkosa bat da, ugalkortasunarekin lotua, egiptoar mitologian
Bat (jainkosa) | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
- Artikulu hau egiptoar jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bat (argipena)».
Ikonografia
aldatuBehi belarri eta adardun emakume bezala irudikatua izan zen, ile apaindura bezala, barrualderantz bildutako bi hagatxo zituena, ondoren sistro bihurtuko zena.
Mitologia
aldatuOso antzinako zeru jainkosa, Narmerren Paletan eta Piramideetako Testuetan jada agertzen dena. Egiptoar panteoian, bigarren mailako jainkosa gisa jarraitu zuen, laster identifikatua izan baitzen Hathorrekin. Bere animalia sakratua behia zen, Hathorrengatik. Egiptoko Inperio Ertainetik aurrera seshesh sistroan irudikatua dago.
Gurtza
aldatuGoi Egiptoko VII. nomoaren jainkosa bezala, bere hiriburuan, Hut-Sekhem edo Diospolis Parvan gurtua izan zen.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |