Sistroa antzinako musika tresna bati ematen zaion izena da, uztai edo perra formaduna, platertxo metalikoak zituena, hagatxo batzuetan sarturik, astinduz soinua ateratzen zutenak.

Sistro metalikoa: Ägyptisches Museum, Berlin.

Sistroa, idiofonoen familiako musika tresnatzat hartzen da, modu ez zuzenean jotakoa, astindutakoa, maraka eta kriskitinak bezala.

Oso erabilia zen Antzinako Egiptoko jai erlijiosoetan, erromatarrek hauengandik kopiatu zutelarik. Hathor jainkosaren ezaugarritzat jotzen zen. Bat eta Bastet jainkosekin ere lotua zegoen.

Gaur egun, oraindik, kontserbatzen dira musika tresna honen ale eta irudikapen zeramikoak hainbat museotan, Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean, British Museumean, Louvren...

Kanpo estekak aldatu