Baso misto
Baso mistoa edo nahasiko basoa bi zuhaitz-mota nagusi edo gehiago izanik banakoen % 20 baino gehiago koniferoak edo zuhaitz hostozabalak dituen basoa da.[1] Klima epelekoak izaten dira, urtaroen arteko alde nabarmenekoak, eta, oro har, trantsizio-baso bat osatzen dute konifero-basoaren eta baso epel hostoerorkorraren artean. WWFk Hostozabalen baso misto epel izeneko biomaren barnean sailkatzen ditu.[2]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/91/View_of_Matra_Mountains_from_Mount_Kekes.jpg/300px-View_of_Matra_Mountains_from_Mount_Kekes.jpg)
Europan oso hedatuta daude, batez ere erdialdeko Europan, eta, oro har, klima kontinental hezekoak dira. Koniferoek osatzen dituzte- hala nola izeiak eta piceak- eta hostoerorkorrak -pagoak, xarmak eta urkiak. Oihanpean belarrak, iratzeak eta goroldioak daude.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
- ↑ 2014 World Wildlife Fund Temperate broadleaf and mixed forests Terrestrial Ecoregions