Basilio Osaba Ruiz Erentxun

Arabar arkeologiaren aitzindari

Basilio Osaba Ruiz de Erentxun (Gasteiz, 1907 - 1978) arabar arkeologiaren aitzindaria izan zen, eta Ourenseko eta Burgosko arkeologia-museoen zuzendari jardun zuen.[1]

Basilio Osaba Ruiz Erentxun
museo zuzendari

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1907
Herrialdea Araba, Euskal Herria
BizilekuaOurense
Burgos
HeriotzaGasteiz, 1978 (70/71 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea lizentzia : historia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
Enplegatzailea(k)Museo Arqueológico Provincial de Ourense (en) Itzuli
Museo de Burgos (en) Itzuli
KidetzaAlemaniar Arkeologia Institutua
Real Academia Galega
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea

Prestakuntza

aldatu
 
Atapuercako aztarnategiari buruzko beira-arasa, Burgosko Museoan, Basilio Osaba zuzendari zela.

Gasteizen, bere jaioterrian, egin zituen oinarrizko ikasketak eta irakasle-ikasketak. Ondoren, Basiliok Zaragozako Unibertsitatean jarraituko du lanean, eta Filosofia eta Letretako fakultatean lizentziatuko da historialari. Oposizioak egin ondoren, 1944an Estatuaren ‘Artxibozain, liburuzain eta arkeologoen’ kidegoan sartzea lortu zuen. Museo Arkeologiko Nazionalean ere laguntzen du kontserbatzaile gisa.[1]

Handik gutxira, 1944an bertan, Ourenseko Museo Arkeologikoaren zuzendari izendatu zuten. Bere lana pizgarria izan zen erakundearentzat, bere lanari esker lortu baitzuen museoak bere lehen lokala. Basiliok ere lehen erakusketa-instalazioa diseinatu zuen. Galiziako lurretan egindako aldi horretan, harremanak izan zituen eskualdeko beste ikertzaile batzuekin, besteak beste, Florentino López Cuevillas historiaurrelaria. 1950ean, Burgosko Museo Arkeologikora lekualdatzeko lehiaketa irabazi zuen, zuzendari gisa[2]. Burgosko hiriburuan egindako lehen ekarpenetako bat museoko material arkeologikoak eskualdatzea izan zen, Santa Maria dorretik (ordura arte han gordetzen ziren) Miranda Etxeraino. Aipatzekoa da, halaber, Atapuercan parte hartu zuen lehen ikertzaileetako bat izan zela (José Luis Uribarri espeleologoarekin batera).[1]

Basiliok maiz argitaratu zuen Fernán González Erakundearen Aldizkarian; bazkide izateaz gain, diruzaina eta idazkaria ere bazen monumentu-batzordean.

Burgosko etaparen zati batean, 1963tik 1969ra bitartean gutxienez, irakaskuntzara itzuli zen, eta frantseseko eta literaturako irakasle gisa aritu zen La Merced ikastetxean.

Alemanair Institutu Arkeologikoaren kidea izan zen, Real Academia Galegan eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea izan zen. Frantses Akademiako Urrezko Palmekin kondekoratu zuten.

"Don Pedro González de Mendoza, trovador dulce, nobilísimo caballero e ilustre guerrero" idatzi zuen, bai eta beste hauek: Vida Vasca, 1952, XXIX; "Ermitas en el lugar de Otazu (Gasteiz) y la Cofradía de los santos Mártires Quirico y Julita su madre", Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, 1948, IV; "Escultura gótica. XIII. mendeko irudi ezezagunak (Otazu, Araba) ", Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, 1950; VI;" El nuevo pórtico de la parroquia de San Martín del lugar de Otazu (Araba) ", Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, 1949, V.[3]

Burgosko museo arkeologikoari buruzko zenbait idazlan argitaratu zituen, hala noal: "Museo Arqueologico de Burgos" (1955) edo "Simbolismo en la ornamentación de las estelas hispano-romanas del Museo Arqueológico de Burgos" (1958) eta arkeologiaren gaiaren baitan, "Capitel de la Ermita de San Baudel, en la Bureba" (1953); "Retablo hispano-flamenco de La Ventosilla" (1953) eta "El oppidum de Iruña: memoria de las excavaciones" (1958)[2].

Lan arkeologikoa Araban

aldatu

Egonaldi luzeak egin zituen arren, lehenik Ourensen eta gero Burgosen, Basilio Osabak ez zuen Arabako arkeologiarekin kontakturik galdu. 1949an, Gratiniano Nietok Iruña-Veleiako aztarnategian zuzendu zituen indusketetan parte hartzen hasi zen. Urtebete eskas geroago, 1950ean, Guardiako La Hoya aztarnategian egindako lehenengo indusketa-kanpainetako batean parte hartu zuen, Máximo Ruiz de Gaonarekin eta Domingo Fernández de Medranorekin batera. Era berean, 1953an, Fernández de Medranorekin elkarlanean aritu zen La Cascaja trikuharriaren indusketan (Peciña, Errioxa).[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d «Historia del Museo de Burgos (conclusión)» Boletín de la Institución Fernán González (153): 317-330. 1960.
  2. a b «PARES | Archivos Españoles (CAT)» pares.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  3. «Osaba y Ruiz de Erenchu, Basilio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).

Kanpo estekak

aldatu