Basa arrosa

Basarrosa» orritik birbideratua)

Astoarrosa[1] (Rosa canina), arkakarats izenaz ere ezaguna, Rosaceae familiako zuhaixka arantzadun bizikor bat da[2], jatorriz Europakoa, Afrikako ipar-mendebaldekoa eta Asiako mendebaldekoa. Bertako basarrosa bat da, hau da, mendian edo basoan berez hazten den arrosa. Gaur egun, Amerikara ere hedatu da. Izen zientifikoa arantzen itxuragatik eman zitzaion, zakurren (kanidoen) letaginen antza duelako. Euskaraz, larrarrosa eta basarrosa ere deritzo.

Basa arrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaRosa
Espeziea Rosa canina

Ezaugarriak

aldatu

Bi metrorainoko altuera lor dezake, eta zurtoin dilindariak ditu, berdeak, arantza txiki, gogor eta gakodunez beteak. Hostoak 5-7 foliolo horzdun obalez osatuta daude.

Loreak arrosaxkak edo zuriak dira, 4-6 cm-ko diametrokoak, bost petaloz osatuak eta bakartuak edo korinbotan multzokatuak.

Fruitua, arkakarats ere deritzona, oboidea da, kolorez gorribizia, 1,5-2 cm-koa, eta C bitaminatan aberatsa. Marmelada egiteko erabiltzen da, baita infusioan hartzeko ere.

Maiatzetik uztailera bitartean loratzen da, eta fruitua uda-amaieran edo udazken-hasieran ematen du.

Taxonomia

aldatu

Rosa caninaren subespezieak:

Rosa canina f. andegavensis (Bastard) Rapin
Rosa canina f. brachypoda (Déségl. & Ripart) Vukic.
Rosa canina f. calophylla H.Christ ex J.B.Keller
Rosa canina f. capitata Braeucker
Rosa canina f. dumalis (Bechst.) H.Christ
Rosa canina f. euoxyphylla Borbás
Rosa canina f. firmula Godet
Rosa canina f. fissidens Borbás
Rosa canina f. glaberrima H.Christ
Rosa canina f. glaucescens Lej.
Rosa canina f. grandiflora Braeucker
Rosa canina f. hispidissima H.Christ
Rosa canina f. kirghisorum Tkatsch.
Rosa canina f. lasiostylis Borbás
Rosa canina f. laxiphylla Borbás
Rosa canina f. lentiscifolia H.Christ
Rosa canina f. lucorum (Heinr.Braun) Vukic.
Rosa canina f. mucronulata (Déségl.) Heinr.Braun
Rosa canina f. pulchella Vuk.
Rosa canina f. purpurea Braeucker
Rosa canina f. semibiserrata Borbás
Rosa canina f. sphaerophylla Vuk.
Rosa canina f. squarrosa (A.Rau) Borbás
Rosa canina f. suffulta H.Christ
Rosa canina f. syntrichostyla (Ripart ex Déségl.) R.Keller
Rosa canina nothosubsp. andegavensis (Bastard) Nyman
Rosa canina nothosubsp. corymbifera (Borkh.) C.Vicioso
Rosa canina nothosubsp. dumalis (Bechst.) Nyman
Rosa canina nothovar. concinnoides (Wolley-Dod) P.V.Heath
Rosa canina nothovar. permiscibilis (Schmidely) P.V.Heath
Rosa canina nothovar. rufescens (Wolley-Dod) P.V.Heath
Rosa canina nothovar. surreyana (Wolley-Dod) P.V.Heath
Rosa canina staxon andegavensis (Bastard) Crép.
Rosa canina staxon burboniana Redouté & Thory
Rosa canina staxon collina (Jacq.) Fr.
Rosa canina staxon collina (Jacq.) J.Lloyd
Rosa canina staxon cymosa Wahlenb.
Rosa canina staxon dumalis Crép.
Rosa canina staxon dumetorum (Thuill.) Crép.
Rosa canina staxon emarginata hort. ex Andrews
Rosa canina staxon fusiformis Crép.
Rosa canina staxon genuina Crép.
Rosa canina staxon glauciformis Almq.
Rosa canina staxon globularis Crép.
Rosa canina staxon oreogeton Heinr.Braun & Halácsy
Rosa canina staxon rubiginosa Griess.
Rosa canina staxon rubra hort. ex Andrews
Rosa canina staxon sarmentosa Godet
Rosa canina staxon semiduplex hort. ex Andrews
Rosa canina staxon separabilis (Déségl.) Heinr.Braun
Rosa canina staxon sepium W.D.J.Koch
Rosa canina staxon sphaerica (Gren.) Crép.
Rosa canina staxon subobtusa J.B.Keller
Rosa canina staxon urbica (Léman) Crép.
Rosa canina staxon variegata hort. ex Andrews
Rosa canina staxon villosula (Gand.) J.B.Keller
Rosa canina staxon virens Wahlenb.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Astoarrosa». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-3-13.)
  2. Täckholm, Gunnar (1922) Zytologische Studien über die Gattung Rosa. Acta Horti Bergiani 7, 97-381.

Kanpo estekak

aldatu