Barry Barish
fisikari estatubatuarra
(«Barry C. Barish» orritik birbideratua)
Barry Clark Barish (Omaha, Nebraska, 1936ko urtarrilaren 27a) estatubatuar fisikaria da. 2017ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Rainer Weiss eta Kip Thornerekin batera LIGO detektagailuari egindako ekarpenagatik eta grabitazio-uhinen behaketagatik.
Omahan jaio zen familia judu batean eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren Kaliforniara joan ziren bizitzera. Fisika ikasi zuen Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn eta 1963an Kaliforniako Teknologia Institutuan partikulen fisikan hasi zen lanean. Caltech-eko irakaslea izan zen eta LIGO laborategia zuzendu zuen.