Barrenkale berria - Judutegia (Gasteiz)
Barrenkale berria - Judutegia Gasteizko kale bat da.
Barrenkale berria - Judutegia (Gasteiz) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′55″N 2°40′11″W / 42.84874242°N 2.6697997°W |
Dimentsioak | 190 () m |
Kokapena
aldatuAlde Zaharrean dago. San Frantzisko kalean hasten da eta San Bizente Paulekoaren kaleraino iristen da.
Luzera
aldatu190 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 47 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 44raino.
Historia
aldatuHenrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera XIII. mendetik Judutegi moduan ezagutzen zen, baina 1492ko abuztuaren 17an, juduak kanporatu eta gero, Kale Berria izena eman zitzaion. Gero izena aldatu zen, beste Kale Berri bat zegoelako, horrela sortu ziren Barrenkale Berria eta Kanpokale Berria. 1992ko maiatzaren 12an onartu zuen Gasteizko Udalak Judutegia izena berreskuratzea.
Trafikoa
aldatuOinezkoentzako kalea den arren ibilgailu ugari ibiltzen da, gehienbat banaketa kamioiak. Norabide bakarrekoa, hegopaldetik iparralderantz.
Aparkalekua
aldatuEzin da aparkatu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ .