Barkilleroa barkilloak egiten dituen gozogilea da, edo haiek saltzen dituen pertsona, eta baita saltzaileak tradizionalki barkilloak eramateko garraiatu izan duen ontzia, poto gorri apaindu bat ohikoan. Barkilleroak oso ezagunak izan ziren XIX. mendean eta XX.aren hasieran.

Madrilgo barkillero tipikoa.
Barkilleroaren potoa eta erruleta, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoan.

Espainiarekin eta bereziki Madril hiriko ohiturekin lotu izan da barkilleroaren tradizioa[1], baina Euskal Herrian ipar zein hegoaldean ezagutu izan dira barkilleroak. Vladimir Nabokovek First Love ipuinean (Biarrizko bere haurtzaroko oroitzapenetan oinarritua) deskribatzen du barkilleroaren lana eta erruleta jolasa, 20. mendearen hasierako pasartea[2].

Erruleta jolasaAldatu

Barkilloak gordetzeko potoak, barkilleroak kale salmentarako erabiltzen zuenak, erruleta bat izaten zuen tapan, larruzko xingola batekin. Salmenta tradizional honetan, beraz, barkilloak ez zuen prezio finkorik, eta zoriaren arabera erabakitzen zen zenbat hartu jokalariak. Zenbakiak izaten ziren biribilean erruletan, eta normalean, hark adierazten zuen zenbat barkillo eramango zituen erosle edo jokalariak[3]. Izaten omen ziren, gainera, posizio batzuk non batere barkillorik gabe gelditzea zenuen[4][2].

Barkilleroaren potoa pastelak zozketatzeko erabiltzen omen zuen Tolosako barkilleroak[5].

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «¿Sabes cuál es la historia de los barquilleros de Madrid?» 65 y más - El diario de las personas mayores (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  2. a b Xerezaderen Artxiboa. «LEHENENGO MAITASUNA, Vladimir Nabokov» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  3. «Barkilloa erosteko jolasa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  4. (Gaztelaniaz) Telemadrid. (2014-08-06). «Barquilleros castizos» Telemadrid (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  5. Aguirre Sorondo, Antxon.. (). Oria bizitzako erkidegoa, laneko eremua. Lasarte-Oriako Udala = Ayuntamiento de Lasarte-Oria, 181 or. ISBN 978-84-935460-1-4. PMC 433325525. (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).

Kanpo estekakAldatu