Barealdi Magikoa
Barealdi Magikoa (gaztelaniaz: La calma mágica) Alfredo Sanzol idazle iruindarraren antzezlana da, 2014an Centro Dramático Nacionalak eta Tanttaka Teatroak ekoiztu zutena. Madrilgo Valle-Inclán Antzokian estreinatu zuten.[1]
Barealdi Magikoa | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Alfredo Sanzol |
Estreinaldi-data | 2014ko urriaren 10a |
Izenburua | La calma mágica |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfredo Sanzol |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Centro Dramático Nacional Tanttaka |
Euskarazko bertsiorako Harkaitz Canok egin zituen itzulpenak eta Ttantaka taldeak ekoiztu.[2][3]
Argumentua
aldatuOliverrek bizimodua aldatu nahi du. Lan-elkarrizketa batean, bere nagusi izango denak onddo haluzinogeno batzuk eskainiko dizkio. Hala, Oliver hasiko da ikusten etorkizunean ordenagailuaren aurrean lo geldituko dela, edota bezero batek mugikorrarekin burukadak ematen grabatuko duela. Oliverrek nahiko du bezeroak bideoa mugikorretik borratzea; bezeroak ez, ordea. Bi burugogorren borrokatik sortu da duintasuna eta bizitzaren zentzua bilatzeari buruzko istorio hau.[4]
Antzezle-taldea
aldatuGaztelaniazko bertsioan, Sandra Ferrús, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Aitor Mazo eta Iñaki Rikarte agertu ziren. Euskarazkoan, berriz, Itziar Ituño, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jose Kruz Gurrutxaga eta Martxelo Rubio
Erreferentziak
aldatu- ↑ teatrero.com (Gaztelaniaz)
- ↑ «Alfredo Sanzol antzerkigileak jasoko du Vianako Printzea saria» Berria 2024-06-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Tanttaka Antzezlanak» www.tanttaka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ tanttaka.eus
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |