Barbarella (filma)
Barbarella 1968ko Roger Vadim frantziar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Jean-Claude Forest komikigilearen Barbarella komikian oinarritua dago. Bertan, Jane Fonda, Ugo Tognazzi, Anita Pallenberg, Milo O'Shea, Marcel Marceau eta Claude Dauphin aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Maurice Jarre musikagilak konposatu zuen.
B serieko fantasiazko generoko kultuzko filma da. Bitxikeri gisa, filmaren tituluen arabera Jane Fonda protagonistaren amaierako eszenako jantziak Paco Rabanne pasaitar jostunak diseinatu zituen. Bestalde, filman erabiltzen diren pasahitzetako bat Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch da, mundu osoko udalerri baten hirugarren izenik luzeena omen dena, Galesko Anglesey uharte eta konderrian dagoen benetazko udalerriaren izena delarik.
Argumentua
aldatu40.000. urtea, Lythion planeta. Barbarella (Jane Fonda) kementsua mota guztietako abentura, arrisku eta gozamenak biziko dituen planeta misteriotsuan lurrartu berri du.
Aktoreak
aldatu- Jane Fonda: Barbarella
- Ugo Tognazzi: Mark Hand
- Anita Pallenberg: Tirano Handia, Sogoko Erregin Beltza
- Milo O'Shea: Durand Durand / Concierge
- Marcel Marceau: Ping irakaslea
- Claude Dauphin: Lur planetako Dianthus presidentea
- David Hemmings: Dildano
- John Phillip Law: Pygar, aingerua
- Fabienne Fabre: zuhaitz-emakumea
Kanpo estekak
aldatu- Barbarella filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Barbarella filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Gaztelaniaz)