Baniano (Ficus bengalensis) Masustondoaren familiako zuhaitza da, Indian, Bangladeshen eta Sri Lankan hazten dena. Bengalako pikondo ere esaten zaio, itxuraz pikondoaren antza duelako. Zuhaitz bakar batek adar asko izan ditzake. Adar nagusietatik lurreraino iristen diren beste adar batzuk irteten zaizkio, eta haiek sustrai berriak errotzen dituzte. Txoriek sakabanatzen dituzte baniano haziak beste zuhaitzen adarretara, eta haietan berehala ernetzen dira adar berriak; horrela, hedatu egiten da zuhaitza, eta oso egitura handia eratzen du, zabalean hazten baita. Indian zuhaitz sakratutzat dute banianoa.

Baniano
Banyantree.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaMoraceae
GeneroaFicus
Espeziea Ficus benghalensis

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu