Bamiyango Budak (persieraz: بت های باميان‎bott-hâye Bāmiyān) Afganistanen zeuden bi Buda erraldoi izan ziren, Gizateriaren Ondare gisa sailkatuak[1][2]. Kabuletik 230 kilometrora ipar-mendebaldean, Bayman bailaran zeuden, Hazarajat eskualdean. 507an (txikiena) eta 554an (handiena) eraikiak, estatuak arte greko-budistaren estilo klasikoa zuten[3]. 35 eta 53 metroko altuera zuten[4].

Bamiyango Budak
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Cultural Landscape and Archaeological Remains of the Bamiyan Valley
Kokapena
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaBamijan probintzia
Koordenatuak34°49′55″N 67°49′36″E / 34.832041666667°N 67.826802777778°E / 34.832041666667; 67.826802777778
Map
Historia eta erabilera
Gizateriaren Ondarea arriskuana2003 -
Eraikuntza507 - 554
Eraistea 2001
Arkitektura
Materiala(k)hareharria eta Iztukua
EstiloaGreco-Buddhist art (en) Itzuli
Dimentsioak53 (altuera) × 38 (altuera) × 10 (altuera) m
Azalera105 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia208-001
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Gorputzak zuzenean egin ziren hareharrizko hegietan, baina detaileak egiteko buztina eta lastoa erabili zuten, estukoarekin inguratuz. Inguratze hau guztia denborarekin galdu zen, baina margotua egon zen, aurpegiak, eskuak eta arropetako tolesak hobeto ikus zitezen; handiena gorrimin kolorez margotua zegoen, txikiena hainbat kolore ezberdinez[5]. Besoen beheko aldeak buztin-lasto nahasketarekin eginak zeuden eta egurrezko egitura batez eutsiak. Uste denez, aurpegien goiko aldeak egurrezko maskarekin eraiki zeuden.

2001eko martxoan Talibanak dinamitatu zituen, Mullah Mohammed Omar liderarren aginduz[6], gobernuak idoloak zirela adierazi ostean[7]. Afganistanen ordezkari batek Ameriketako Estatu Batuetan adierazi zuenez protesta gisa dinamitatu zituzten, nazioarteko laguntza bakarrik estatuak babesteko heltzen baitzen, eta ez gosetea pairatzen zuen herritarrak laguntzeko[8]. Hala ere Afganistaneko Atzerri Ministroak esan zuen Islamaren erlijio ikonoklastismoa zela eta eraitsi zituztela. Nazioarteko komunitateak Buda horien suntsipena gogor salatu zuen, eta Talibanaren erlijio intolerantziaren adibidetzat jarri zen. Japonia eta Suitzak laguntza eskaini dute estatuak berreraikitzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. Cultural Landscape and Archaeological Remains of the Bamiyan Valley. (Noiz kontsultatua: 2017-07-27).
  2. (Ingelesez) Gall, Carlotta. (2006-11-05). «Afghans consider rebuilding Bamiyan Buddhas - Asia - Pacific - International Herald Tribune» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2017-07-27).
  3. (Ingelesez) Morgan, Kenneth W.. (1986). The Path of the Buddha: Buddhism Interpreted by Buddhists. Motilal Banarsidass Publ. ISBN 9788120800304. (Noiz kontsultatua: 2017-07-27).
  4. (Alemanez) Institut für Bodenmechanik und Grundbau. (Noiz kontsultatua: 2017-07-27).
  5. (Ingelesez) Gall, Carlotta. (2006-12-06). «From Ruins of Afghan Buddhas, a History Grows» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2017-07-27).
  6. Sacred Land Film Project  » Bamiyan Valley. (Noiz kontsultatua: 2017-07-27).
  7. USATODAY.com - Why the Taliban are destroying Buddhas. (Noiz kontsultatua: 2017-07-27).
  8. (Ingelesez) Crossette, Barbara. (2001-03-19). «Taliban Explains Buddha Demolition» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2017-07-27).

Kanpo estekak

aldatu