Baluarte jauregia

Baluarte Antzokia» orritik birbideratua)

Baluarte, ofizialki Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa, Iruñeko musika gune eta biltzar jauregia da.

Baluarte jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°39′W / 42.81°N 1.65°W / 42.81; -1.65
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2003ko urriaren 30a
Arkitektura
ArkitektoaPatxi Mangado
Webgune ofiziala

Kokalekua aldatu

Iruñeko Lehen Zabalgunean dago, Baluarte plazan, eta Iruñeko zitadela, El Corte Inglés Iruñea merkataritza-gunea eta Nafarroako Rural Kutxaren eraikinaren alboan.

Eraikina aldatu

2003ko urriaren 30ean inauguratu zen eta Patxi Mangado arkitekto lizarratarrak diseinatu zuen. Inaugurazioa Juan Carlos I.a erregearen alabak, Elena Borboikoak eta bere senar Jaime Marichalarrek egin zuten ofizialki, orduan Lugoko Dukeak zirenek[1]. Guztira 63.000 bat metro koadro eraikiak ditu, lanaren obra 77 miloi euro inguruko kostura igo zela.

Aipatu beharra dago polemika handia dagoela arkitekto egileak ez duelako eraikinaren errotulazioa euskaraz jarri nahi, haren estetika hondatuko lukeelako[2].

Punto de Vista Zinemaldia aldatu

2015etik aurrera bertan Punto de Vista Zinemaldia edota Nafarroako Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia ospatzen da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea