Baltasar erregea

Baltasar» orritik birbideratua)


Baltasar Hiru Erregeetako bat izan zen, Gaspar eta Meltxorrekin batera. Bibliak ez duen zehazten Mateoren Ebanjelioan nor edo zenbat izan ziren Magoak, baina VII. mendetik, magoak izen hauekin identifikatu dira mendebaldeko kristautasunean. Baltasar eta beste biak santutzat jotzen ditu Eliza Katolikoak.

Baltasar erregea
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideaastrologoa eta sage (en) Itzuli
KidetzaErrege Magoak

Tradizioaren arabera, San Baltasar eta beste Errege Magoen erlikiak Persian aurkitu zituen Santa Helenak, eta handik Konstantinoplara eraman zituzten lehenbiiz, eta gero Milanera. Handik Alemaniara iritsi ziren, eta orain Koloniako katedralean daude.[1]

Ikonografia

aldatu

Errege Magoen ikonografia kristau ohikoan, Baltasar, tradizioz, arraza beltzeko gizon gisa erretratatu izan dute hiru erregeen artean.[2] Sarritan marraztu izan da Jesus Haurrari oparia ematen oñadan hirugarren bailitzan bezala, Meltxor eta Gasparren ondoren.

 
Andrea Mantegnaren adorazioan, haurrari opariak emateko ordenean hirugarren erregea da Baltasar.

Hala ere, konbentzio historikoki berria da nolabait Baltasarren afriktartasunarena; Baltasar ez beltzak eta are emakumezkoak ere agertzen dira ikonografian.[3]

Polemikak pertsonifikazioan

aldatu

Errege Magoen kabalkada edo desfile ohikoetan, pertsonaia honen rola margotutako pertsona batek edo azal beltzeko batek bere behar ote duen polemikoa izan da 21. mendean hainbat tokitan, Euskal Herrian,[4] eta kanpoan ere bai.

Oier Araolaza antropologoaren iritziz, "aurpegi zurbildun batek Baltasarrena egiteko aurpegia belzteak ez du zerikusirik gutxiespen, trufa eta irain arrazistekin, ez ditzagun gauzak nahasi". Baina aldi berean jatorri afrikarrekoak desfileetan agertzea sustatu beharko litzateke, hala nahi badute, eta ez bakarrik Baltasar izateko, baita beste erregeak edo Olentzero ere.[5]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu