Bako Michelangelok 1496 eta 1497 urteetan marmolez egindako eskultura da. Tamainua 203 zm-koa da. Gaur egun Florentziako Bargelloren jauregiaren museoan (Italia) ikus daiteke. Gaia Bako jainko erromatarra da.

'Bako'
Jatorria
Sortzailea(k)Michelangelo
Sorrera-urtea1497
MugimenduaItalian Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Dimentsioak203 (altuera) cm
Genero artistikoabiluzia
Deskribapena
Kokapena
LekuaPalazzo Bargello
BildumaPalazzo Bargello

Historia aldatu

Eskultura hau Michelangelok Erroman egon zen lehenengo aldian egin zuen. Erroman aintzinako eskulturak ezagutu zituen eta ziur aski hortik etorri zitzaion Bako egiteko inspirazioa zeren eta oso nabaria da garai haietako lanen interpretazioa egiteko ahalegina. Gogoratu behar dugu urte haietan Erroman indusketak ari ziren egiten eta, ondorioz, horrelako irudi batzuk ezagutu ziren.

Eskultura Riario kardinalaren enkargua izan zen. Bukatuta honek ez zuen lana onartu eta, orduan, Jacopo Galli bankariak erosi zuen haren jauregiko lorategietan jartzeko. 1532aren inguruan Martín Heemskerck artistak marrazki bat egin zion eta lan horretan eskuineko eskua falta zaiola ikus daiteke. Ondoren, 1572an, Francisco I.a Medicik erosi zuen. 1873an Bargelloren jauregian kokatu zuten.[1]

Deskribapena aldatu

Bakoren errepresentazio honek aintzinako testuen deskribapenak jarraitzen zituen: begirada sensuala, begirada iheskorra... Aurpegian mozkortuta dagoela ikus daiteke. Eskuineko eskuan kopa bat eusten du, edateko prest egongo balitz bezala eta, halaber, kopa besteoi eskainiko zigula ematen du. Buruan mahatsak ditu apaingarri gisa. Ezkerreko eskuan mahats-mordoa du. Bakoren atzean satiro txiki bat ikusten dugu, bihurri eta alaia, jolasteko prest. Satiroa ziur asko Sileno zen, Bakoren irakasle izan zen.[2]

Eskulturaren modeloak itxura androginoa erakusten du; ezaugarri hau Michelangeloren obra osoaren ezaugarria izango zen. Aintzinako jainkoak ere anbiguotasun bera erakusten zuen, misteriotsua.

Balorazioa aldatu

Bako Michelangeloren lehen maisu-lana izan zen. Nabaria da berean sexualitatearen indarra, hedonismo klasikoaren sinboloa. Urte horietan, aldiz, Florentzian Girolamo Savonarola eta haren jarraitzaileak erabat horren aurka zeuden eta hiritik ezabatzeko prest zeuden.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu