Filosofian erabilitako argudio bilduma bati esaten zaio hedonismoa. Hedonismoa defendatzen dutenek argudiatzen dute bizitzan plazera bilatzea helburu nagusia izan behar duela eta, bide beretik, sufrimendua, mina, saihestu egin behar dela.

Antzinako Greziako filosofia-korronte batzuk hedonismoaren aldeko argudioak bota zituzten, esaterako:

  • Eskola zirenaikoak defendatu zuen norberak bere desioak besteen desioen aurretik jarri behar dituela norberaren plazera lortzeko. Plazera ahalik eta azkarren lortzea hobesten zuten.
  • Epikureismoak Samoseko Epikuro filosofoak erabilitako argudioen bilduma da eta, antzekotasunagatik, antzeko argudioen bilduma. Plazer oro ona dela eta plazera bilatzearen alde agertzen zen filosofoa. Plazeren sailkapena egiten zuen eta plazera bilatzerakoan egin daitezken akatsak eta huts egiteak aipatzen zituen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu