Bakearen monumentua (Iruñea)
Bakearen monumentua Nafarroa Garaiko Iruñea hiriburuan dagoen monumentu eta eskultura bat da.
Bakearen monumentua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°48′46″N 1°38′44″W / 42.81272682°N 1.64557494°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1987 |
Inaugurazioa | 1989ko ekainaren 4a |
Arkitektura | |
Kokalekua
aldatuBakearen plazako biribilgunearen erdian dago, Yanguas Miranda kalea, Armada etorbidea eta Oliveto kondearen etorbidea elkartzen diren gunean, eta Nafarroako Rural Kutxaren eraikinaren, Iruñeko autobus geltoki zaharraren eta gaur egungo Iruñeko autobus geltokiaren artean.
Monumentua
aldatuRafael Bartolozzi iruindar eskultoreak egin zuen, 1987an. Urte horretan bertan plaza horretan paratu zuten. Bakearen alegoria bat da. Carrarako marmol zuriz, hormigoi armatuz, altzairu pintatua eta altzairu herdoilgaitzez egina dago.