Bakartasun

Bakardade» orritik birbideratua)

Bakartasuna edo bakardadea pertsona batek duen hutsune-sentimendu edo emozioa da, beste pertsonen afektibitatea ez sentitzeagatik sortzen dena. Isolamenduari erantzutzeko bide emozional ezatsegin eta konplexua da. Besteak beste, gizarte-bazterketa egoera batengatik, familia arazoengatik edo bikote harreman bat hausteagatik sentitu daiteke bakartasuna. Nahi gabeko egoera izaten da eta tristura, depresioa eta bestelako arazo psikikoak eragin ditzake. Pertsonak berak bilatzen duen egoera ere izan daiteke, arrazoi erlijiosoengatik (mistizismoaren bila, alegia) edo besterik gabe gizartetik aldendu nahi duelako.

Bakardade une bat.

Behin-behinekoa edo behin-betikoa edo kronikoa izan daiteke.

Bakartasuna eta gizarte-isolaketa aldatu

Bakartasuna gizarte-isolaketarengandik bereizi oi da. Lehenengoa, nahi gabeko egoera bat da, harreman falta edo hauen kalitate eskasak sortutakoa eta pertsonan sentimendu negatiboa eragiten duena, bizitza-kalitatean inpaktu negatiboa daukana[1]. Gizarte-isolaketa aldiz, objetiboki harreman gabeziari deitzen zaio eta hau, bilatutako egoera bat izan daiteke[2].

Osasun ondorioak aldatu

Buruko gaixotasunen artean, depresioarekin oso lotuta dago, eta atzetik suizidioarekin. Alkoholismoaren eragilea ere bada, eta dementzia garatzeko probabilitatea handitzen du.

Osasun arlo fisikoan, IZBak eta kardiopatia iskemikoa pairatzeko aukerak areagotzen ditu bakardadeak. Hipertentsio, hiperkolesterolemia eta obesitate intzidentzia altuagoak erakusten du, ariketa fisiko maila baxuekin loturik.

Dolu konplikatuekin batera etorri ohi da, halaber, galera garrantzitsu baten ondorioz alegia.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Gierveld, Jenny de Jong. (1998-02). «A review of loneliness: concept and definitions, determinants and consequences» Reviews in Clinical Gerontology 8 (1): 73–80.  doi:10.1017/s0959259898008090. ISSN 0959-2598. (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  2. Dickens, Andy P; Richards, Suzanne H; Greaves, Colin J; Campbell, John L. (2011-08-15). «Interventions targeting social isolation in older people: a systematic review» BMC Public Health 11 (1)  doi:10.1186/1471-2458-11-647. ISSN 1471-2458. (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).

Kanpo estekak aldatu