Likidoak xurgatzeko propietatea duten zenbait ehunekin (oro har kotoiarekin edo mikrozuntzekin) egindako oihal bati baieta deitzen zaio. Baietak zenbait gainazal leun garbitzeko erabiltzen diren oihalak dira. Garbiketa- edo desinfektatzaile -produktu bat gehituz edo soberan dagoen ura biltzeko erabiltzen dira.

Baieta
Mihiseria

Baietak sukalde-gainekoak, harraskak, baxerako piezak, komunak, azulejuak, mahaiak eta abar garbitzeko erabiltzen dira. Oro har, erabilera anitzeko baietak izaten dira, askotariko materialetarako erabiltzen direnak: plastikoa, metala, zeramika, eta abar. Hala ere, azalera jakin batzuetarako eredu espezifikoak daude, hala nola kristaletarako edo automobilen karrozerietarako.

Kanpo estekak aldatu