Mikrozuntzak 3-8 milimetro luze eta 0,1 milimetro zabal edo gutxiago diren ehun natural edo sintetikoak dira.[1] Zelulosatik askatuak edo polimero sintetikoak izan daitezke. Etxeko garbigailuetako arropak eta arropa fabrikak dira horien sorburu nagusiak, eta itsasoetan amaitu ohi dute. Itsasoan ur azalean geratzen dira mikrozuntz sintetikoak; naturalak, berriz (adibidez, kotoia), itsaso hondoan. Uretan dauden mikrozuntz sintetikoek higadura motela izaten dute.

Mikrozuntzezko baieta

Erreferentziak aldatu

  1. «Itsas hondora iritsi dira garbigailuetako mikrozuntzak» Zientzia Kaiera 2018-11-28 (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.