Badaguás Pirinioetako herri bat da (1.050 metroko altueran dago), Jakako udalerriaren parte dena, herri honetako gune nagusitik 7,3 kilometrora dago, Huescako probintzian, Aragoin.

Badaguás
gune populatua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Geografia
Koordenatuak42°35′11″N 0°27′56″W / 42.586388888889°N 0.46555555555556°W / 42.586388888889; -0.46555555555556
Map
Demografia

Historia aldatu

Nekazari herria aldatu

11. mendeko aipuak daude herriarenak, San Juan de la Peña monasterioaren jabetza izatera pasatu zen unekoak. Eta halaxe jarraitu zuten herriko lurrek, elizaren jabetza izaten, 1834ko desamortizazioa izan arte. Ordura arte zerealak eta artzaintza izan ziren herriaren bizibidea, eta 19. mendean laborantzako lurrak hedatu arren, eta basoak ustiatu ziren arren, herriak ez zuen askorako ematen (lurra ez baita oso emankorra) eta herriak ez zuen 60 biztanle baino gehiago izango. 20. mendean, berriz, gainbehera etorri zen eta herria biztanlerik gabe geratu zen[1].

21. mendeko urbanizazioa aldatu

 
Urbanizazio osoaren ikuspegia.

21. mendean, ordea, urbanizazio bat garatu da herrian, 700 etxebizitza inguru dituena., Lomas de Badaguás izenekoa[2]. Hala ere, etxe hauetarik gehienak bigarren etxebizitzak dira, asteburuetan edo opor garaietan (udan edo neguko kirolei lotuta) akaso betetzen direnak. Bizi, bertan bizi eta hortaz Jakan erroldatuak, 75 ziren 2017an[1]. Aldiz, neguko asteburu batean, 800 eta 1.000 lagun artean egon daitezke urbanizazioan[2]. Guztiarekin, ez da herri bat propio: San Bartolome eliza barrokoa zutik dago, baina ez da erabiltzen, eta ez dago dendarik. Hotel bat dago igerilekua eta golf zelaia daukana, eta hoteleko tabernan eros daitezke egunerako gai oinarrizkoak.

Martinsa Fadesa etxegintza enpresa handiak sustatu zuen urbanizazioa, eta 2009an enpresak porrot egin zuenean, zerbitzu asko egin gabe geratu zirela salatu zuten herritarrek[2]. Porrot haren ondorioz halaber, 200 etxebizitzako multzo bat osatu ezinik geratu zen 2017a arte[3].

Kanpo estekak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Badaguás. 2018-06-29 (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
  2. a b c DIGITAL, GRUPO ARAGÓN. «Vecinos de Badaguás denuncian su situación de “desamparo y abandono” y la ausencia de servicios básicos» www.aragondigital.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
  3. Zamboraín, Laura. «Un grupo inversor oscense compra el aparthotel que construyó Fadesa en el antiguo pueblo de Badaguás» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).