Bacalhau com natas Portugalgo gastronomian ezaguna den bakailao errezeta da. Ez da errezeta guztiz tradizionala, baina gaur egun oso ezaguna egin da. Jatetxe ugaritan prestatzen da, herri txiketan baino hirietan eta jende gazteak gehiago jaten du. Bakailaoa, patatak, tipula, bexamela, esne-gaina, limoi zukua, piperbeltza eta intxaur muskatuarekin prestatzen da errezeta hau.

Bacalhau com natas
arrain plater

Kanpo estekak aldatu