Bab el-Mandeb
Bab el-Mandeb[1] (arabieraz: باب المندب, bāb al-mandib, «Deitorearen atea») Itsaso Gorriaren eta Adengo golkoaren arteko itsasartea da, Yemen (Arabiako penintsula) eta Djibuti (Ekialdeko Afrika) banatzen dituena. 130 km luze da, eta 40 km inguru zabal. Bab el-Mandeb ezinbesteko pasabidea da, Ekialde Urruneko bidean, Suezko kanaletik igarotako ontzi guztientzat. Uharte nagusia Perim da (Yemen).
Bab el-Mandeb | |
---|---|
Ozeanoa | Indiako ozeanoa |
Kontinentea | Afrika eta Asia |
Koordenatuak | 12°35′00″N 43°20′00″E / 12.583333333333°N 43.333333333333°E |
Luzera | 130 km |
Zabalera | 40 km |
Sakonera | batez bestekoa: 186 m |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.