Azurzaenea etxea
eraikitako euskal ondare nabaria Orion
Azurzaenea etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe neoklasiko bat da. Usurbil edo Zarauztik etorriz ezkero Orioko Alde Zaharraren sarreran eta Orioko zubiaren parean dago, Aritzaga kaleko 15-17. zenbakietan.
Azurzaenea etxea | |
---|---|
![]() | |
Alde Zaharra (Orio) | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°16′35″N 2°07′33″W / 43.27641°N 2.12582°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 48 |
Historia
aldatuXVIII. mendean eraiki zen. Eraikineko jabeak Azurzatarrak ziren, hauk etxea Gizarte Zerbitzuetarako erabil zedin Orioko Udalari laga zioten.
Eraikina
aldatuMehelinen arteko eraikina da, jauretxe itxurakoa.
Beheko solairua eta beste lau ditu. Beheko solairua silarrizkoa da eta gainerakoa hormarri luzitua.