Harlandu
(«Silarri» orritik birbideratua)
Harlandua eraikuntzan erabiltzen den harria da, gehienetan laukizuzen itxurakoak. Tamaina handikoak eta astunak dira, eta ezin dira esku hutsez altxa. Txikiagoak badira eta, hortaz, eskuz altxagarriak, harlanduxka izena hartzen dute.
Harlanduak lau alde landuak izaten ditu, edo behintzat hiru. Baina bada era bat, harlandu errustikoa izenekoa, zeinean murruan ikusten den aldea latz eta landugabe uzten dena.
Harlandu bakoitzaren garaiera, bi errenkadaren artekoa, estekadura mota desberdintzen du:
- handia: 35 cm baino gehiago
- ertaina: 20 eta 35 cm artean
- txikia: 20 cm baino gutxiago