Letra azpimarratu

Azpimarratze» orritik birbideratua)

Letra azpimarratua ortotipografian letra arruntaren azpian marra bat daroan letra mota izendatzeko erabiltzen da.

Letra arrunta, azpimarratu gabea eta letra azpimarratua duen testua. Azken bi lerroak eta bigarren lerroko azken hitza daude azpimarratuta.

Azpimarratzea nabarmendu nahi den hitzaren (edo hitzen) azpian lerro bat marraztea da. Nabarmentzeko modu hori eskuzko idazkeran sortu zen, inprenta asmatu baino lehen. Gaur egun ere, makinaz idatzitako testuetan ere erabiltzen da batzuetan, hitz bat edo batzuk nabarmentzeko —enfasia emateko—, letra etzanaren edo lodiaren baliokide gisa. Dena dela, testu inprimatuetan azpimarratua ia ez da erabiltzen enfasia emateko, letra xeheen beheranzko trazu bertikalak ebakitzen dituelako (g, j, p, q eta y letretan) eta hori irakurgarritasunaren kalterako delako.[1]

Eskuzko idazkeran

aldatu
 
Lerro batzuk azpitik azpimarratuak kolore berde argiko markatzaile bat erabiliz.
 
Eskuz, klarionaz idatzitako testu bat azpitik azpimarratua.

Eskuzko idazkeran azpimarratzeko, idazteko erabiltzen ari zen arkatz beraz, bolaluma beraz edo klarion beraz, marra bat erabili izan da letra guztien azpitik (eskuineko irudian bezala), normalean hitzetik hitzera zegoen tartea ere lerro bakar batekin lotuz. Azpimarratzeko beste era bat zera da: kolore argi biziko markatzaile bat erabiltzea. Horrelako markatzaileekin letren gainean, edo letren azpian (ezkerreko irudian bezala), kolore argi nabarmen bat ezartzen zen.














Erreferentziak

aldatu
  1. Plazaberri. (2024-02-12). «Letra-estiloei buruzko araua plazaratu du Euskaltzaindiak: letra etzanak, letra lodiak, letra azpimarratuak…» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu