Azoresko ponia, (portugaleraz: "ponei da Terceira", edo "garrano da Ilha Terceira"), nahiz eta Portugaleko ipar aldeko garrano zaldiarekin zer ikusirik zuzena ez izan, Azores uhartediko bertako zaldi arraza bat da[1]. Antzineko arraza izanik, bere jatorria bertako Terceira uhartean dago. Bere tamainagatik zein beste ezaugarriengatik arraza hau ponien sailkapen taldean sartzen da[2].

Azoreetako ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Azoreak ( Portugal
Egoera FAOren araberacritical (en) Itzuli

Azoresko poniak egoera erdi-basatian aurkitu daitezke uharte hauetan. Nekazaritzako lanetarako erabiliak izan dira ere. Zezenketarako zalditzat zein zela zalditzat ere erabiliak izan dira alde berean.

Arraza bitxia da, eta bere jatorria ez dago argi. Kontutan hartu behar da kolonizatzaile portugaldarrak bertara heldu baino lehen irletan ez zegoela zaldirik.

Duela zenbait urtek adituek uste zuten Lusitano zaldiarekin zer ikusirik zuenik. Beste batzuek berriz arabiar zaldiaren zein berberiar zaldiaren eragina aipatzen zuten, Alter Do Chaoko zaldiaren zein Lusitaniar zaldiaren eragina baztertu gabe. Azken ikerketa genetikoek ordea bai lotzen udte arraza lusitano zaldia zein Iberiar Penintsulako beste hainbat zaldi arrazekin, Hego Ameriketako hainbat arrazen eragina baztertu gabe.

Aipatu izan da Azoresko ponia ez dela benetako ponia, zaldi txikia baizik. Ponien hainbat ezaugarri ez dauka, eta bai berriz zaldiarenak. Uhartediko baldintza ekologikoek moldatuko zuten beraz bere tamaina txikia[3]. Sable uharteko poniaren antzeko kasua litzateke beraz. Edozein modua hainbat hazleek mundu guztian zehar baztertzen dute poni izendapena berain arrazentzat zaldi tamainako arrazak baina "maila" gutxiago dutelakoan.

Ohiko kolorea gorritza da, hanka eta zurda ilunagoak izanik. Hainbat abere tamaina txikiko lusitano zaldiekin nahastu daitezke.

Arrazaren historia

aldatu
 
Terceira uharteko paisaia, ponien habitata.

Antzineko arraza bat da, baina ofizialki 2014ko urtarrilaren 27an onartua izan zen. Portugaleko antzinako eta bertako 4 zaldi arrazetako bat da[2].

Azken urtetan hainbat ikerketa genetiko zein morfologikoak egin dira arraza finkatzeko[4]. Euren ondorioz jakin izan ahal da Azoretako poniek zer ikusirik handia dutela lusitano zaldi zein Iberiar Penintsulako beste zenbait zaldi arrazekin[5].

Zaldi hauek paper garrantzitsua izan zuten irlaren kolonizazio garaian [6].

Arraza, kolonoek ekarritako zaldietatik moldatzen joan da belaunaldiz belaunaldi Uhartediko ingurumen baldintzetara. aurreneko abereak XV. mendean sartu zituzten uhartean[7].

Arrazari buruzko erregistro idatzirik eskas dago.

Azken hamarkadetan egindako analisi molekularrek erakutsi dutenez, hurbileneko senide genetikoak ez dira soilik Iberiar Penintsulako arrazak, Hego Ameriketako arrazak ere badira. Puerto Ricoko urrats liraineko zaldia eta Venezuelako kreole zaldia. Horrek iradokitzen du arraza uhartediko kolonizazio garaietan ekarritako aberengatik sortu zela. Terceirako biztanleek hautatu dituzte etengabe animalia horiek, txikienak eta gogorrenak leheneztuz. Uharteak isolatuta zeudelako eta bertan irauteko zaldi erresilienteak behar zirelako garatu zen arraza[2].

Arrazaren eugarriak

aldatu
 
  • Gorputza: trinkoa. Altuera soin gurutzera 120 eta 145 cm artean.
  • Izaera: Azoresko ponia ezaguna da azkarra, adimentsua, ausarta, gogorra, landatarra eta oso otzana delako. Erraz maneiatzen dira.
  • Kolorea: Gehienak marroi kolorekoak dira, baina beste zenbait kolore ere agertzen dira[8]. Beltza, arre eta grisa.

Arrazaren erabilerak

aldatu

Terceira uharteko poniak nekazaritza lanetarako zein trakziorako erabili ohi ziren. Ekarpen handia egin zuten uhartearen kolonizaziorako. Gauzak aldatu omen dira eta gaur egun zaldi kiroletan, bereziki haur eta gazteen hipikarako eta prestakuntzan erabiltzen dira batez ere. Besteak beste euren moldagarritasunagatik eta jauzi egiteko trebeziagatik. Edozein moduan zaldi gehienak erdi libre bizi dira.

Arrazaren egoera

aldatu

Arrazaren abereen kopurua oso murritza dela eta, Azoresko ponia desagertzeko egora larrian dago.

2019tik aurrera, arrazaren liburu genealogikoak odol garbiko 36 ar eta 53 eme erregistratu ziren, 6 aberezale ezberdinen eskuetan. Artur da Câmara Machado irakasleak arrazaren purutasun genetikoa kontserbatzeko eta mantentzeko egindako ahaleginek arrazarako erabilera berriak, bereziki hipikarekin loturik, garatu dira.

Arrazaren iraupena bultzateko, arrazaren lagunen elkartea sortu zuten, "Associação de Criadores e Amigos do Pónei da Terceira" izenarekin.[9].

Euren helburuak halaxe definitzen dituzte:

« Proiektu honen helburua zaldi-espezie indigenei buruzko ikerketa sustatzea da, Terceirako ponia izenekoa, bere genealogia mapatu, erregistratu eta monitorizatuz eta bere biodibertsitatea erabiliz. »

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian. [1]
  2. a b c (Ingelesez) "Forgoten horses. Free horses" Webaren artikulua. [2]
  3. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian. [3]
  4. (Ingelesez)Arrazari buruzko artikulua[4]
  5. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua [5]
  6. Luciano da Silva M. (1971). Portuguese Pilgrims and Dighton Rock 11. atala
  7. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua. [file:///C:/Users/Usuario/Downloads/Morphological_and_genetic_characterization_of_an_e.pdf]
  8. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua.[6]
  9. (Portugesez) Elkarteari buruzko aipua. [7]

Kanpo estekak

aldatu

Argazki galeria

aldatu