Azido tartariko

HOOC−(CHOH)2−COOH formulako diazido dialkohol sendoa. Solido kristalino garden eta kolorgeak edo hauts zuri kristalinoa eratzen ditu, uretan, alkoholetan eta eterretan disolbatzen direnak; lau egitura kristalino optikoki isomero eratzen ditu.

Azido tartarikoa (HO2CCH(OH)CH(OH)CO2H) fruitu askoren zukuan, batez ere mahatsarenean, dagoen konposatu dihidroxilikoaz esaten da. Kolore gabeko kristal gardenetan edo kristal hauts gisa agertzen da. Uretan, alkoholean eta eterrean urtzen da. Ezaugarri optiko bereziak ditu. Molekulak bi karbono atomo asimetriko ditu, eta ondorioz, ezaugarri optiko desberdinak dituzten lau molekula era daitezke. Azido naturala dextrogiroa da, baina berotzen denean jarduera optikorik ez duen beste forma batera bihurtzen da neurri batean. Azken hori Pasteurrek aurkitu zuen ardo hondarrekin lanean ari zela, han eratzen baita. Sintesi bidez ere lortzen da laborategian. Gai kimikoak prestatzeko (tartratoak, azetaldehidoa…), edari freskagarrietan, galbanoplastian, zeramikan, argazkigintzan, ehungintzan eta beirazko ispiluak zilarreztatzeko, metalak koloreztatzeko, janariak azidotzeko eta abar erabiltzen da.

Azido tartariko
Formula kimikoaC4H6O6
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Base konjokatuabitartrate (en) Itzuli
Motaaldaric acid (en) Itzuli eta Gantz-azido
Masa molekularra150,016438 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyFEWJPZIEWOKRBE-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia526-83-0
ChemSpider852
PubChem875
Reaxys4666811
Gmelin15674
ChEBI3214
ChEMBLCHEMBL333714
EC zenbakia610-885-0
ECHA100.121.903
UNIIJQO211TF1A

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.