Azido oxaliko

konposatu kimiko

Azido oxaliko edo azido etanodioiko (H2C2O4) azido organiko dikarboxiliko bakunena da. Scheelek aurkitu zuen 1776an, azukrearen oxidazioa aztertzen ari zela. Oso hedatua dago landareetan, eta kaltzioaren, sodioaren, eta potasioaren oxalatoak eratuz agertzen da. Animalien gernuan ere dago kopuru txikitan. Solidoa, kristal itxurakoa eta gardena da. Pisu espezifikoa 1,65 g/cm3 da; 187 °C-tan urtzen da. Uretan, alkoholetan eta eterretan urtzen da. Beroaren eraginez azido formikoa eratzen du. Azukreen, almidoiaren eta zelulosaren oxidazioz lortu zen luzaroan. Gaur egun karbono monoxidoa sodio hidroxidoarekin, edo sodio formiatoa sodio hidroxidoarekin erreakzionaraziz eta ondoren eratutako dihidrato kristalak destilatuz lortzen da. Industrian metalak garbitzeko eta zuritzeko, larruak ontzeko, ehunen margoak finkatzeko eta koloregaiak eta tinteak egiteko erabiltzen da. Litografiak, grabatuak eta zura garbitzeko eta katalizatzaile gisa ere erabiltzen da.

Azido oxaliko
Formula kimikoaC2H2O4
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioaoxigeno, karbono eta hidrogeno
Base konjokatuahydrogenoxalate (en) Itzuli
Motadicarboxylic acid (en) Itzuli eta diprotic acid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,9 g/cm³ (20 °C)
Azidotasuna (pKa)1,19
Disolbagarritasuna14 g/100 g (ur, 20 °C)
Momentu dipolarra0 C m
Fusio-puntua189,5 °C
Irakite-puntua365 °C
Fusio-entalpia0 C m
Formazio entalpia estandarra−817,38 kJ/mol
Errekuntza entalpia−251,8 kJ/mol
Lurrun-presioa0,001 mmHg (20 °C)
Masa molekularra89,995 Da
Erabilera
Rolareducing agent (en) Itzuli eta primary metabolite (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
1
3
0
Denboran ponderatutako esposizio muga1 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak)
Denbora laburreko esposizio muga2 mg/m³ (baliorik ez)
Flash-puntua166 °C
IDLH500 mg/m³
Eragin dezakeoxalic acid exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyMUBZPKHOEPUJKR-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia144-62-7
ChemSpider946
PubChem971
Reaxys385686
Gmelin16995
ChEBI2208
ChEMBLCHEMBL146755
NBE zenbakia3261
RTECS zenbakiaRO2450000
ZVG17910
DSSTox zenbakiaRO2450000
EC zenbakia205-634-3
ECHA100.005.123
CosIng35766
MeSHD019815
RxNorm1427058
Human Metabolome DatabaseHMDB0002329
KNApSAcKC00001198
UNII9E7R5L6H31
NDF-RTN0000022737
KEGGC00209
PDB LigandOXD

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.