Azido hiposulfuroso

konposatu kimiko

Azido hiposulfurosoa (H2SO2) —azido sulfoxiliko edo sulfuro dihidroxido gisa ere ezaguna[1]hiposulfito ioi batez eta bi hidroiz osatuta dagoen konposatu inorganikoa da, zehazki, oxoazidoa. Azido honetan sufreak +2 oxidazio-egoera du. Oxoazido hau ezegonkorra da. Egiturari dagokionean, sufreari atxikita bi hidroxilo talde daude.[2] Sufre monoxidoa (SO) azido hiposulfurosoaren anhidrido teorikoa da, baina gaur arte ez da ikusi urarekin erreakzionatzen.[3]

Azido hiposulfuroso
Sulfoxylsäure.svg
Formula kimikoaH2O2S
SMILES kanonikoa2D eredua
InChl3D eredua
Masa molekularra65,97755 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyHRKQOINLCJTGBK-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia20196-46-7
ChemSpider4574173
PubChem5460696
Gmelin33536
ChEBI1452

Azidoaren base konjokatua hiposulfito ioia da (), zeina askoz egonkorragoa den. Bi egoera hauen artean ioia dago, eta hura ere egonkor samarra da. Hiposulfito ioiak lortzeko tiourea dioxidoa disoluzio alkalino batean deskonposatu behar da.[4]

EraketaAldatu

Azido hiposulfurosoa gas egoeran atzeman izan da. Baliteke azido sulfhidrikoa izaki bizidunengatik oxidatzen denean azido hiposulfurosoa bitarteko gisa sortzea, edo atmosferan edo beste ingurune natural batean bitartekari moduan ekoitzia izatea. Baliteke disko zirkumestelarretan ere egotea.[5] Azido sulfhidrikoaren oxidazioa hastean, sufrea -2 oxidazio-egoeran dago eta 0 edo +2 bitarteko balioetara igaro behar du ondo ezagutzen diren sulfito (+4) edo sulfatora (+6) iristeko.[6]

Azido hiposulfurosoa ekoizteko azido sulfhidriko solidoaren eta uraren arteko nahasketa erradiazio ultramorepean jarri behar da, eta ondoren hura berotu. Baliteke prozesu hau bera kometa eta disko zirkumestelarretan era naturalean gertatzea.[7]

Azido hiposulfurosoa gas egoeran lortu nahi bada, hiposulfito ioia, hidrogeno molekularra eta neonaren arteko nahasketa bat deskarga elektriko batekin kolpatu behar da. Nahi den azidoaz gain, sulfhidrilo hidroperoxidoa ere eskuratuko da.[7]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Wiberg, Egon; Holleman, A. F.; Wiberg, Nils. (2001). Inorganic Chemistry. Academic Press ISBN 978-0-12-352651-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. Koritsanszky, Tibor; Juergen Buschmann; Peter Luger; Heinar Schmidt; Ralf Steudel (1994). "Sulfur compounds. Part 173. Structure and Electron Density of Solid Dimethoxydisulfane, (CH3O)2S2". The Journal of Physical Chemistry. 98 (21): 5416–5421. doi:10.1021/j100072a005. ISSN 0022-3654.
  3. Eldridge, D.L.; Guo, W.; Farquhar, J. (2016ko abendua). "Theoretical estimates of equilibrium sulfur isotope effects in aqueous sulfur systems: Highlighting the role of isomers in the sulfite and sulfoxylate systems". Geochimica et Cosmochimica Acta. 195: 171–200. Bibcode:2016GeCoA.195..171E. doi:10.1016/j.gca.2016.09.021. hdl:1912/8677.
  4. (Ingelesez) Makarov, S. V.; Sal’nikov, D. S.; Pogorelova, A. S.. (2010-02). «Acid-base properties and stability of sulfoxylic acid in aqueous solutions» Russian Journal of Inorganic Chemistry 55 (2): 301–304. doi:10.1134/S0036023610020269. ISSN 0036-0236. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  5. Crabtree, Kyle N.; Martinez, Oscar Jr.; Barreau, Lou; McCarthy, Michael C.; Thorwirth, Sven (2013). "Detection of the rotational spectrum of sulfoxylic acid (HOSOH)". hdl:1811/55161.
  6. Vairavamurthy, Murthy A.; Zhou, Weiqing (1995). "15". Geochemical transformations of sedimentary sulfur: developed from a symposium sponsored by the Division of Geochemistry, Inc. at the 208th National Meeting of the American Chemical Society, Washington, DC, August 21 - 25, 1994. Washington, DC: American Chemical Society. pp. 280–292. doi:10.1021/bk-1995-0612.ch015. ISBN 9780841233287.
  7. a b Crabtree, Kyle N.; Martinez, Oscar; Barreau, Lou; Thorwirth, Sven; McCarthy, Michael C.. (2013-04-22). «Microwave Detection of Sulfoxylic Acid (HOSOH)» The Journal of Physical Chemistry A 117 (17): 3608–3613. doi:10.1021/jp400742q. ISSN 1089-5639. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu