Azido palmitiko

CH3−(CH2)14−COOH formulako gantz-azido asea. Kristal zuri erregaiak eratzen ditu. Xaboietan, iragazgaizteko produktu gisa eta lubrifikatzaile gisa erabiltzen da
Azido hexadekanoiko» orritik birbideratua)

Azido palmitikoa formula kimikoa duen gantz-azido ase bat da. Palma olioak azido palmitiko asko du, hortik gantz azido honen izena. Hamasei karbono ditu (16:0).

Azido palmitiko
Formula kimikoaC16H32O2
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioaoxigeno eta karbono
Base konjokatuahexadecanoate(1−) (en) Itzuli
Motastraight chain fatty acids (en) Itzuli, long chain fatty acid (en) Itzuli eta gantz-azido ase
Ezaugarriak
Dentsitatea
0,8414 g/cm³
Errefrakzio indiziea1,4219
Fusio-puntua62,9 °C
61 °C
61,82 °C
Irakite-puntua351,5 °C (101,325 kPa)
Masa molekularra256,24 Da
Erabilera
RolaEntzimen inhibitzaile eta primary metabolite (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
1
1
0
GHS arriskuawarning (en) Itzuli
Arrisku motakH319 (en) Itzuli
Prekauzio motakP305+P351+P338 (en) Itzuli
Flash-puntua192 °C
Identifikatzaileak
InChlKeyIPCSVZSSVZVIGE-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia57-10-3
ChemSpider960
PubChem985
Reaxys607489
Gmelin15756
ChEBI190200
ChEMBLCHEMBL82293
ZVG33990
EC zenbakia200-312-9
ECHA100.000.284
CosIng78421
MeSHD019308
RxNorm1426390
Human Metabolome DatabaseHMDB0000220
KNApSAcKC00001233
UNII2V16EO95H1
NDF-RTN0000022738
KEGGD05341 eta C00249
PDB LigandPLM

Haragian eta esnekietan dagoen gantz azido ugariena da eta landareetan ere aurkitzen da, palma olioaren %44a osatzen du eta oliba olioaren %8-20[1]. Gizakietan gantz ehunaren %21-30 osatzen du[2].

Historia aldatu

Edmond Frémy kimikari frantsesak aurkitu zuen 1840 urtean saponifikaturiko palma oliotan[3].

Ezaugarriak aldatu

Azido palmitikoa azido hexadekanoikoa da, hau da, 16 karbonoko katea du eta erabat asea da. Alkohol beroan eta eterrean disolbatzen diren kristal zuri gisa agertzen da. Ez da uretan disolbatzen, eta sukoia da. 62 °C-an likidotzen da, eta 350 °C-an irakiten du[4]. Molekula anfipatikoa da. Espermazetia edo palma olioa saponifikatuz, edo koipe naturalak hidrolizatuz lortzen da.

Hain erreduziturik dagoenez, katabolismoa burutzen denean 50 mol azido palmitikok 129 ATP mol ematen ditu.

Bestalde mintzeko proteina integralak izango direnei itsasten zaie Golgi aparatuan eta proteina palmitoilatuak bihurtzen dira. Hau ezinbestekoa da zelula mintzean behar duten tokian kokatu daitezen[5].

Erabilerak aldatu

Palmitato metalikoak, xaboiak, olio labaingarriak, gai iragazgaitzak eta janarien gehigarriak ekoizteko erabiltzen da.

Aluminioarekin osatzen duen gatza napalma ekoizteko erabili zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Carta, Gianfranca; Murru, Elisabetta; Banni, Sebastiano; Manca, Claudia. (2017-11-08). «Palmitic Acid: Physiological Role, Metabolism and Nutritional Implications» Frontiers in Physiology 8  doi:10.3389/fphys.2017.00902. ISSN 1664-042X. PMID 29167646. PMC PMC5682332. (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
  2. Kingsbury, K. J.; Paul, S.; Crossley, A.; Morgan, D. M.. (1961-03). «The fatty acid composition of human depot fat» Biochemical Journal 78 (3): 541–550. ISSN 0264-6021. PMID 13756126. PMC PMC1205373. (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
  3. Frémy, Edmond. (1842). «Memoire sur les produits de la saponification de l'huile de palme» Journal de Pharmacie et de Chimie XII:757.
  4. (Ingelesez) Anneken, David J.; Both, Sabine; Christoph, Ralf; Fieg, Georg; Steinberner, Udo; Westfechtel, Alfred. (2006-12-15). Fatty Acids. Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA  doi:10.1002/14356007.a10_245.pub2. ISBN 3527306730. (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
  5. «Las proteínas van donde deben gracias a un proceso simple» www.madrimasd.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).

Kanpo estekak aldatu