Azerbaijango Olinpiar Batzorde Nazionala
Azerbaijango Olinpiar Batzorde Nazionala (ofizialki azerbaijaneraz: Azərbaycan Milli Olimpiya Komitəsi, AZMOK), 1992an sortua Olinpiar Jokoak sustatzeko Azerbaijango olinpiar batzordea da. Irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak antolatutako olinpiar lehiaketetara azeriar kirolariak bidaltzeko dirua bildu eta taldeak hautatzen dituena. Azerbaijango Olinpiar Batzorde Nazionala Nazioarteko Olinpiar Batzordeak aitortu zuen 1993an. Ilham Aliyev, 1997az geroztik Azerbaijango Olinpiar Batzorde Nazionaleko presidentea da.[1]
Azerbaijango Olinpiar Batzorde Nazionala | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Batzorde Olinpiko Nazionala |
Herrialdea | Azerbaijan |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Europako Batzorde Olinpikoak |
Historia | |
Sorrera | 1992ko urtarrilaren 14a |
webgune ofiziala |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Azerbaijango Olinpiar Batzorde Nazionala — Egitura & Historia (Azerbaijaneraz)
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Azerbaijaneraz) (Ingelesez)
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |