Aza kizkurra[1] (Brassica oleracea var. sabauda) aza landare mota biribila da, aza-hosto kizkurrak edo pikordunak buru trinko baten bilduta dituena. Jatorrizko aza landarea (Brassica oleracea) bezala, landare belarkara hau biurtekoa da, baina urteroko gisa landatzen da. Barazki estimatuak izanik, batez ere egosia jaten da.

Aza kizkur
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica oleracea
Barietatea Brassica oleracea var. sabauda
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakSavoy cabbage (en) Itzuli

Ezaugarriak

aldatu

Berde ilun koloreko aza-hosto multzo bat du, gero eta argiago jartzen direnak landarearen buru edo kukuluan sartu ahala, berde-horixka batera iritsi arte.

Ezaugarri deigarriena hostoen gainazala da, ximur edo pikorrez betea dagoena, eta aza barietate honi izena ematen diona. Egitura berezi honek hostoak sendoago bihurtzen ditu, bai eguraldiarekiko (izozteak, elurra) bai sukaldaritzan (egosketan).

Erabilera

aldatu

Aza kizkurren hostoak, oro har, hainbat modutan jaten dira: zopan, erregosita, uretan egosita edo lagungarri gisa. Hosto kizkurrak ondo mantentzen dira egosi ondoren eta horrek bereziki egokia egiten dute barrubeteak egiteko (betegarria hostoetan biltzen dira).

Kukulu gordin zuri-horia entsaladetan ere jan daiteke.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. Hiztegi batua. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).

Kanpo estekak

aldatu