Landare urteroko

Urteroko» orritik birbideratua)

Landare urterokoa[1] bizitza-ziklo osoa, ernetzetik hasi eta hazien ekoizpenera eta, ondoren, heriotzara arte, urtebetean osatzen duen landarea da. Udako urterokoak, udaberrian edo uda hasieran ernetzen dira eta urte bereko udazkenean iristen dira heldutasunera. Neguko urterokoak udazkenean ernetzen dira eta hurrengo urteko udaberri edo udan heltzen dira.

Ilarra landare urteroko bat da.

Zenbait landare-espezietan, bizitza-zikloak hilabete bat besterik ez du irauten, baina gehienek zenbait hilabete behar dituzte. Arbi biribilak, esaterako, bost astetan osatzen du zikloa, argi fluoreszenteen pean hazten bada. Basamortuetako urteroko askok hazitik hazirako bizitza laburra dute, astetakoa, eta urtearen zatirik handiena hazi modura irauten dute, idortasunari aurre egiteko.

Elikaduran gaur egun erabiltzen diren landare asko, adibidez etxekotutako zerealak, urterokoak dira, edo izango balira bezala lantzen dira. Zenbait landare biurteroko eta bizikor, erosotasunagatik, urterokoak bailitzan lantzen dira, batez ere tokiko inguruneari ondo egokituta ez badaude. Azenarioa, apioa eta perrexila landare biurterokoak dira, baina urtez urte landatzen dira gehienetan. Tomatea, batata eta piperra landare bizikorrak dira, baina hotza gaizki jasaten dutenez, klima hotzagoetan urterokoak bailiran lantzen dira.

Urteroko bezala landatutako bizikor apaingarri ohikoak dira begoniak, baltsaminak (alegriak), geranioak eta petuniak.

Espezie batzuk

aldatu

Benetako bizikor jangarriak dira artoa, garia, arroza, uraza, ilarra, angurria eta baba.

Apaingarrien artean daude Tagetes eta Zinnia generoko loreak.

Basa-landare urteroko zenbait: pasmo-belar loregorria, oroilorea eta borraja.

Erreferentziak

aldatu
  1. Baratze landare urterokoa adibidea Euskaltzaindiaren hiztegian[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu