Avreko gudua (1918ko apirilak 4 eta 5) Villers-Bretonneuxeko Lehen Guduaren parte da, Lehen Mundu Gerran alemanek Amiensen aurka egindako azken erasoa izan zena. Gudu honetan ofentsiba osoan alemanek Amiensetik gertuen zegoen posizioak hartzea lortu zuten. Borroka Alemaniako tropa erasotzaileen eta Australiako eta Erresuma Batuko gotortutako unitateen artean gauzatu zen. Avreko guduak Erich Ludendorffen erasoaldiaren amaiera markatu zuen, 1918ko Udaberriko Ofentsibaren testuinguru zabalagoan.[1]

Avreko gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea
Alemaniar tanke bat Royeko hirian, 1918ko Martxoan
Data1918ko apirilaren 4a - 5a
LekuaAvre Ibaia, Amiens
Koordenatuak49°53′00″N 2°20′25″E / 49.8833°N 2.3403°E / 49.8833; 2.3403
EmaitzaBritainiar garaipena
Gudulariak
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Alemaniar Inperioa
Indarra
7 dibisio 15 dibisio

Aurrekariak aldatu

Aurreko mugimenduak (martxoaren 28tik 29ra): Udaberriko Ofentsibaren testuinguruan borroka haren puntu gorenera iritsi zen martxoaren amaieran; Michael Operazioa hastean. Amienseko trenbide lotune estrategikoen kontrola izatea ezinbestekoa zen Alemaniarrentzat, aliatuak bitan banatzeko helburu zabalagoa betetzeko intentzioarekin. Amiens erortzekotan Britainiar unitateek (baita haren menpeko koloniek) iparreko portuetan isolatuta geratuko ziren, frantziar tropak mendebaldeko hegalean ahulduta geratuta ere. Alemaniarren ofentsiba baino lehengoko mugimenduak motelagoak izan ziren sektore honetan. Alemaniako armadak poliki-poliki aurrera egin zuen troparen nekearen ondorioz. Azkenik, martxoaren 30ean planen garapena geldiarazten da soldaduei atseden emateko.

Villers-Bretonneuxeko gudua, Avreko guduaren eraso nagusia (martxoak 30 - apirilak 5) egun berean hasi egin zen beste hainbat sektoretan. Erasoa hasiera batean Aliatuen lubaki-sistemak apurtzea lortu zuen, Amienserako bidea erraztuz.

Gudua aldatu

Apirilak 4 aldatu

Apirilaren 4an, Alemaniako hamabost dibisiok Aliatuen zazpi dibisio eraso zituzten Amienseko lerroaren ekialdean eta Alberten iparraldean (Avre ibaitik gertu). Ludendorffek Villers-Bretonneux hirian kokatuak zeuden Amienseko ekialdeko indarrak erasotzea erabaki zuen. Bere helburua hiri hura eta inguruko lur garaiak ziurtatzea zen, alemaniar artilleriaren bonbardaketa sistematikoek Amiens suntsitu eta aliatuek amore eman zezaten behartzeko. Ondorengo borrokak bi gertaera nabarmen izan zituen: lehen aldiz tankeen erabilera bi aldeetatik eta gaupean gauzatutako kontraerasoa unitate australiar eta britainiarrek presaka antolatua (54. brigada akabatua barne), Villers-Bretonneux dramatikoki berreskuratu eta alemaniarren erasoa geldiarazi zuena. [2]

 
18-pounder bateria bat Alemaniar Udaberriko Ofentsiban parte hartzen.

Euri jasa handia ari zuen Alemaniako erasoaren aurretik gertatutako bonbardaketa eman zenean, goizeko 5:15ean hasi zena. Erasoa 6:30ean hasi zen. Hasieran, tropa britainiarrek eta australiarrek lerroa babestu zuten iparraldetik hegoaldera, zehazki 14. eta 18. dibisioek eta 35. batailoi australiarrak. Ilunabarrean, 14. dibisioak ihes egin zuen Alemaniako 228. dibisioaren eraso baten ondorioz. Australiarrek Bavariako Erreserbako 9. Dibisioari eutsi zioten eta Britainia Handiko 18. Dibisioak Ersatz Dibisioko Alemaniako Guardiari.[1]

Apirilak 5 aldatu

Apirilaren 5ean alemaniarrek erasoaldia berritzeko saiakera huts egin ondoren, britainiarrek etsaia hiri gehienetik kanporatzea lortu zuten. Alemaniaren erasoaldia hedapen puntu gorenera iritsia zen, eta horren ostean, Ludendorffek erasoa gelditzea erabaki zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Becke, A. F.. 1938. History of the Great War: Order of Battle of Divisions, Part 3a: New Army Divisions (9–26), ISBN 1-847347-41-X..
  2. Farndale, Martin. (1986). Western front, 1914 - 18. Royal Artillery Institution ISBN 978-1-870114-00-4. (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).

Kanpo estekak aldatu