Autoskopia (grezieraz: αὐτός ("ni") eta grezieraz: σκοπός ("zaintzen") pertsona batek, esnatuta dagoela pentsatzen duen bitartean, gorputzetik kanpoko ikuspegitik bere gorputza ikustearen fenomenoa da.

Gorputzetik kanpoko esperientzia artista baten irudipenaz.
Fenomenoa adierazteko animazioa.

Historia aldatu

Fenomenoa aspalditik ezagutzen da eta folklorean zein mitologian aipamen ugari ezagutzen dira. Antzinako zein gaur egungo gizarte gehienen espiritualismoan ere horrelako kasuak aipatu izan dira.[1] Aristotelesen, Goetheen, Edgar Allan Poeren eta Guy de Maupassant idazkietan fenomenoaren deskribapenak jaso egin dira.[2] Psikiatria garaikidean ere autoskopia fenomenoaren inguruko deskribapenak ezagutzen dira.

Faktoreak aldatu

Esperientzia hauek hiru faktore edo ezaugarri erakusten dituzte:

  • Desharagitzea: antza gorputzetik ateratzen da pertsona.
  • Gorputzetik kanpoko esperientzia: pertsonak mundua goiko ikuspegi batetik ikusten du. Dena dela, ikuspegia espazioan kokatzen da.
  • Goi ikuspegi horretatik bere gorputzak ikusten du pertsonak (autoskopia).

Hipotesiak aldatu

Lausanako École Polytechnique Fédéraleko Neurozientzia Kognitiboen Laborategiak eta Geneveko Unibertsitatearen Neurologia Sailak fenomenoa eragiten dituzten faktoreak aztertu dituzte. Hauek dira nagusiak: logalia, drogen erabilpena, anestesia orokorra eta neurobiologia.[3] Faktore hauek mekanismo neurologikoekin eta neurokognitiboekin konparatu dituzte. Hori guztia kontutan hartuta, autoskopia maila baxuko prozezatze multisentsorialaren deusestatze funtzionalaren eta goi mailako auto-prozesamentu anormalaren ondorioa izan daiteke. Ikertzaile hauek autoskopiak haluzinazioekin eta neuroirudiekin batera aztertu beharko lirateke.[2]

Asaldurak aldatu

Bada autoskopiarekin lotuta dagoen psikiatriaren asaldura bat: autoskopia negatiboa edo heautoskopia negatiboa. Fenomeno psikologiko horretan eriak ez du bere irudia ikusten, nahiz eta beste guztiek ondo ikusi. Esaterako, eriak bere burua ispilu baten aurrean ez du bere irudia ikusten. Fenomeno hau orain gutxi arte "Maartechengo sindromea" bezala ezagutu da.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Dening T and Berrios G E,1994, "Autoscopie phenomena: Autoscopie clinical analysis", British Journal of Psychiatry, 2007
  2. a b http://www.bvs.hn/RMH/pdf/1979/pdf/Vol47-2-1979-7.pdf
  3. https://www.cun.es/diccionario-medico/terminos/autoscopia

Kanpo estekak aldatu